Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, eta Getxoko Udalak jardunaldi bat hartuko dute irailaren 19an, Getxo, Leioa eta Uribe Kostako enpresentzat. Bertan, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna handitzeko berrikuntzak duen garrantzia azalduko dute hainbat enpresak.

Hitzordua BiscayTIK Fundazioa – Bake Eder Ezagutza Zentroan izango da (Zugatzarte Ertorbidea, 32, 48930 Getxo, Bizkaia)

Egitaraua

9:00-9:05 Ongi etorria. Juanma Gonzalez Mosquera, Getxolaneko zinegotzia, Getxoko Udala
9:05-9:20 Zure ETEan berrikuntza bultzatzeko irtenbideak.
– Luis Manero, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETEen berrikuntzako zuzendaria.
9:20-9:50Nola kudeatu produktu-berrikuntza zure ETEaren barruan.
-EUROGAP Gipuzkoako Negozio Marketin Aholkularitza
-IDOM Consulting, Engineering, Architecture
9:50-10:30
Getxoko ETEen berrikuntza-kasu praktikoak.
– IBERSUN RENEWABLE, S.L.
– LABORATORIO DE ORTODONCIA AXIS, S.L.
– FIT LEARNING SYSTEMS, S.L.
10:30-11:00Kafe eta networking. Enpresen
eta bertaratutako eragileen arteko harremanak ezartzeko eta/edo sendotzeko espazioa.

Partekatu albiste hau

Presentziala

ira. 19

09:00 - 11:00 CEST

BiscayTIK Fundazioa - Bake Eder Ezagutza Zentroa (Zugatzarte Ertorbidea, 32, 48930 Getxo, Bizkaia)

Harremanetan jarri

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque eta Getxoko Udala