• Berrikuntzaren Euskal Agentzia barne hartzen duen PIDI Sarearen helburua da enpresei, ekintzaileei eta erakundeei aholkularitza eta erraztasunak ematea tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako berrikuntza sustatzeko laguntza publikoak eskura ditzaten.
  • Interesa duten enpresa eta erakundeek doako zerbitzu hori eska dezakete Innobasqueren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia betez edo [email protected] helbidera idatziz.

INNOBASQUE, 2025eko apirilaren 28a. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia I+G+Bari buruzko Informazio Puntuen Sarean (PIDI Sarea) sartu da. Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoak, bultzatutako ekimena da.

PIDI sarea estatuko lurraldean berrikuntza sustatzen duten hainbat erakundek osatzen dute: zentro teknologikoak, plataforma teknologikoak, elkarteak, merkataritza‑ganberak, unibertsitateetako fundazioak, tokiko eta eskualdeko administrazioak, elkargo profesionalak eta enpresa‑taldeak. Haren helburua da I+G+Brako laguntza publikoei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.

Doako zerbitzua I+G+Baren arloko jardueretarako finantzaketa publikorik onena bilatzen duten enpresa, ekintzaile eta erakundeei zuzenduta dago, eskualdeko, nazioko, Europako edo nazioarteko programen deialdien bidez.

Atxikimendu horri esker, Innobasquek indartu egiten du laguntza‑ildoei buruzko aholkularitza zuzena eta orientazioa emateko duen gaitasuna, eta, horrela, berrikuntza sustatzeko baliabide publikoetarako sarbidea errazten du.

Interesa duten enpresa eta erakundeek doako zerbitzu hori eska dezakete Innobasqueren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia betez edo [email protected] helbidera idatziz. Talde espezializatu batek kasu bakoitza aztertuko du eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du.

ETEak nazioartekotzeko aholkularitza

CDTIren deialdiei eta programei buruzko zuzeneko aholkularitza‑zerbitzu berri horrek bat egiten du Berrikuntzaren Euskal Agentziak euskal enpresei eskaintzen dizkien laguntza‑ildoekin, haien tamaina eta berrikuntza-heldutasunaren maila kontuan hartuta.

Innobasque Enterprise Europe Network-en (EEN Basque) nodo bat ere bada, eta prestakuntza, laguntza estrategikoa eta babesa eskaintzen ditu hainbat programetara sartzeko, hala nola Horizon Europera, eta ETE-ei laguntzen die proiektu bakoitzerako finantzaketa‑aukerarik onena identifikatzen.

Europako Batzordeak bultzatutako Enterprise Europe Network (EEN) da nazioarteko aspirazioak dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko sare global handiena.

Informazio gehiago

Olalla Alonso

652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia

656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau