Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRI Taldearen bidez, BIND SMEren bosgarren edizioa jarriko du abian apirilaren 28an. Ekimen horren helburua da euskal ETEen lehiakortasuna indartzea, nazioartean startup berritzaile eta disruptiboekin lankidetzan arituz.

BIND SME tresna estrategiko gisa finkatu da beren erronka zehatzetara egokitutako soluzio teknologiko berriak aztertu, talentu emergentea eskuratu eta eraldaketa digitala bizkortu nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat.

Edizio honetan hautatutako ETEek beren beharrak startup sare global batera eramateko aukera izango dute, eta, ondoren, beren proposamen berritzaileak aurkeztuko dituzte. Lankidetzak 2026ko otsailetik aurrera hasiko dira garatzen.

BIND SME aukera estrategikoa da euskal ETEentzat, beren errendimendua hobetu eta etorkizunari irekitako ekosistema berritzaile batean kokatu nahi baitute. Edizio berri honetan parte hartzeko izen-ematea SPRI Taldearen webgune ofizialaren bidez egin ahal izango da. Izena emateko epea uztailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Ekimena ezagutzeko webinarra

Ekimen hori interesa duten enpresei hurbiltzeko, SPRI Taldeak ordubeteko online informazio-saio bat antolatu du maiatzaren 9rako, 09:30ean. Bertan, programaren xehetasunak azalduko dira, aurreko edizioetako kasu arrakastatsuak partekatuko dira eta unean uneko zalantzak argituko dira. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzeko zuzendari Ane de Ariñok eta ETEetako (AACústica eta Loire Gestamp) ordezkariek parte hartuko dute saioan, eta aurreko deialdietan izandako esperientzia kontatuko dute.
Webinarrerako izen-emateak zabalik daude eta esteka honetan formalizatu daitezke

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago