• Gasteizko Urkide eta Bilboko Berrio-Otxoa ikastetxeak FIRST LEGO League programak maiatzean mundu osoan antolatutako nazioarteko bi torneotarako sailkatu dira.
  • Aurreko asteburuan Ferrolen parte hartu zuten bederatzi euskal taldeetatik seik hainbat aitortza eskuratu dituzte.

Bilbo, 2025ko apirilaren 4a. Euskadiko bederatzi talde aritu ziren martxoaren 29an Ferrolen Espainiako FIRST LEGO League torneoaren finalean, Bizkaiko sei, Arabako bi eta Gipuzkoako bat, eta bederatzi horietatik bi FIRST LEGO League ekimenak mundu osoan antolatzen dituen nazioarteko torneoetarako sailkatu dira. Gasteizko Urkide Ikastetxea eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea dira. Lehena ‘Open International Championship Greece’ torneorako sailkatu da, eta bigarrena, ‘Open Africa Championship South Africa’ torneorako. Ferrolen 56 taldek eta Espainia osoko 10 eta 16 urte arteko 700 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte.

Gainera, Ferroleko finalean Euskadi ordezkatu zuten bederatzi talde horietatik seik antolakuntzaren hainbat aitortza jaso zuten. Hala, Urkide Ikastetxeak Berrikuntza Proiektuaren lehen saria eskuratu zuen; Berrio Otxoa Ikastetxeak Berrikuntza Proiektuaren bigarren saria eta Entrenatzailearen lehen saria. Berrio Otxoa Ikastetxeko Galder Acillona irakasleak jaso zuen sari hori. Jesus Maria Ikastetxeko Ander Garciak, berriz, Entrenatzailearen hirugarren sariaren aitortza jaso zuen. Santo Tomas Lizeoak, berriz, Adiskidetasun Bikainaren lehen saria eskuratu zuen, eta Hydrogyrios de Edurobotic talde libreak, azkenik, Robot Diseinuaren hirugarren saria.

FIRST LEGO League Euskadi programa Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustoko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen dute. Babestu eta lagundu, berriz, erakunde hauek babesten dute: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Ingeniera Soy Elkarteak eta Euskadin aldi bereko torneo hau hartzen duten egoitza bakoitzeko babesleek. Euskadiko 39 entitatek babesten dute programa, horien artean hainbat enpresak, unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta erakundek.

Hezkuntza-programa honen helburua gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da, modu praktikoan eta dibertigarrian. Aurtengo ekitaldiko erronka SUBMERGED izan da. Erronka horri loturik, gazteek ozeanoak esploratu behar izan dituzte, eta soluzio berritzaileak proposatu behar izan dituzte itsas ingurunearekin loturiko arazo eta erronkei erantzuteko.

Guztira 2.800 ikaslek hartu dute parte FIRST LEGO League Euskadi ekimenaren XVI. ekitaldian. Otsailaren 22an Bilbon, Arrasaten, Donostian eta Gasteizen aldi berean egin zen finalean, berriz, 60 ikastetxetako 1.300 gaztek esku hartu zuten.

Informazio gehiago

Olalla Alonso

Telefono-zk.: 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia

Telefono-zk.: 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau