Arrasateko, Deustuko eta UPV/EHUko unibertsitateek Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen irekiko dituzte beren egoitzak larunbat honetan, 16. FIRST LEGO League Euskadiren hezkuntza-txapelketa hartzeko.
Euskadiko 2800 ikaslek hilabeteak daramatzate modu praktiko eta dibertigarrian lanean, ozeanoen esplorazioaren erronkei erantzuteko. FIRST LEGO League bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzeko nazioarteko hezkuntza programarik handiena da.
Edizio honetan, FLL Euskadi ekimenak partaidetza marka gainditu du: 60 ikastetxek eman dute izena eta 170 taldek hartu dute parte. Horiek guztiak beren proiektuarekin lehiatuko dira otsailaren 22an (larunbata) hainbat egoitzatan aldi berean izango den finalean: Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen ordu eta egun berean egingo da finala.
Lehen deialdi honetan sailkatzen diren taldeak Espainiako finalera joango dira; martxoaren 29an (larunbata) izango da final hori Ferrolen. Nazioarteko finala, berriz, Houstonen izango da 2025eko apirilaren 16tik 19ra. Euskadiko torneoa estatuko handiena da partaideen kopururi dagokionez.
Jarduerak eta dibertsioa izango dira adin guztietako jendearentzat.
Kontsultatu egoitza bakoitzeko programak hemen:
• FLL Euskadi Bilbao, ekitaldia goizeko 9:40an zabalduko da Deustuko Unibertsitatearen Bilboko Kanpuseko Xabier Kirolgunean.
•FLL Euskadi Donostia, ekitaldia goizeko 9:30ean zabalduko da Deustoko Unibertsitatearen Donostiako Kanpuseko Larramendi Eraikineko kantxan.
• FLL Euskadi Mondragón, ekitaldia goizeko 10:00etan zabalduko da Arrasateko Iturripe Kiroldegian.
•FLL Euskadi Vitoria-Gasteiz, ekitaldia goizeko 9:30etan zabalduko da EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kiroldegian.