Hizlariei buruzko informazioa
Adimen Artifizial Sortzailerako Tailerra
![](https://www.innobasque.eus/wp-content/uploads/2024/01/Diseno-sin-titulo-5-300x146.png)
Alex Rayón Jerez
Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea; doktore-tesia prozesuen optimizazioari aplikatutako Big Data Analytics arloan egin du. Adimen artifizialean aditua.
Gaur egun, Brain and Codeko CEO eta Co-Founder da, eta Adimen Artifizial Sortzailearen Workshop proiektuaren koordinatzailea, zuzentzen duen enpresan dagoen trebakuntza programa irekia.
Gainera, adimen artifizialeko prestakuntza-azpieremuak koordinatzen ditu: Audio workshopa adimen artifizial sortzailearekin, Power BI workshopa, Programazio eta Adimen Artifizialeko Bootcampa, “Datuaren Akademia” programaren zuzendaria, erakundeetan eta enpresetan data driven kultura bat sortzeko. Eraldaketa digitalaren arloko irakaslea da, oro har, eta Big Data Analytics, bereziki, munduko hainbat unibertsitatetan.
Jose Luis Marín Castillo
Marketin eta Zuzendaritza Komertzialeko masterra (Euskal Herriko Unibertsitatea), Marketin Kudeaketako, Merkatuen Ikerketako eta Proiektuen Zuzendaritzako aditua. Nazioarteko Negozioen Administrazioko lizentziaduna. Gaur egun, Brain and Code enpresako marketin eta komunitate arduraduna da, eta merkaturatze- eta eduki-sorkuntzako funtzioak betetzen ditu. Adimen artifizial sortzailean espezialista, irudiak, bideoak eta testuak sortzeko. Irakaslea Brain and Code enpresaren adimen artifizialaren workshop irekian eta antzeko bi prestakuntza programatan, finantza sektoreko enpresentzat.
Enrique Onieva Caracuel
Konputazio Zientziak-Adimen Artifizialean doktoratua.
Ingeniaritza Fakultateko irakaslea, eta, gaur egun, Deustuko Big Datako zuzendaria. Ikerketako espezialista eta Deustuko Institutu Teknologikoko Mugikortasun Unitateko Proiektuen arduraduna. 100 artikulu zientifiko baino gehiagoren egilea da eta Adimen Artifizialeko, Machine Learning-eko eta Big Data-ko teknikak aplikatzeko 25 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du. Gainera, Data Drive-n proiektuen tutorea eta mentorea da.
Rubén Chávarri
Iberiako Senior Product Manager
Product Manager erabiltzailea ardatz duten soluzio digitaletan espezializatua, e-commerce bezalako sektoreetan esperientzia dueña (Iberia, Libere – SmartBuildings), fintech (BBVA, Santander) eta Osasuna (Wheeling Hospital – USA).
Talde estrategikoen buru izan da, “B2B-ko atxikipenaren % 5eko gehikuntza” lortuz, “alta-denboretan % 50eko murrizketa” autozerbitzua sustatuz eta “CallCenter-erako deiak % 10 murriztuz, besteak beste”.
Bere ikuspegiak berrikuntza eta talde-lana uztartzen ditu, balio komertziala eta irtenbide praktikoak emango dituzten produktuak sortzeko. Etengabeko ikaskuntzarekin konprometituta, produktu esanguratsuak garatzen lagundu nahi du.