Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroa eta abendua – INNOBIDEAK
Doako prestakuntza-saio laburrak eskaintzen ditu berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Euskadiko industria- eta zerbitzu-enpresetan lan egiten duten gerenteei eta zuzendariei zuzenduta dago.
Saioek askotariko gaiak jorratzen dituzte eta gehienak webinar formatuan egiten dira (Team bidez), hiru orduko iraupenarekin. Inskripzioak banan banan egiten dira.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Abenduak 16 – AA SORTZAILEA ENPRESA-EREMUAN – Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia
Jardunaldi honetan, adimen artifizial sortzailea enpresa-prozesuetan nola txerta daitekeen, haren aplikazio garrantzitsuenak eta erakundeen lehiakortasunari eta iraunkortasunari ekar diezazkiokeen onurak aztertuko dira. Teknologia hau enpresa munduaren etorkizuna nola konfiguratzen ari den eta bere ezarpenak bere negozioaren desberdintasuna nola markatu dezakeen deskubritzeko aukera bat izango da.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: Enpresa Digitala
Abenduak 18 – 2024ko BERRIKUNTZAREN GIDAREN AURKEZPENA – Guggenheim Museoa Bilbao
Estrategia Empresarial, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Innobasque lankidetzarekin egindako Berrikuntzaren Gidaren aurkezpena.
Antolatzailea: Estrategia Empresarial
Abenduak 19 – INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: BERRITZEA BALIOA SORTUZ: PRODUKTU ETA ZERBITZU BERRIAK
Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea da edozein enpresaren funtsezko jardueretako bat. Saioan, produktu berriak merkaturatzeko hurbileko esperientzia batzuei buruz hitz egingo dugu, eta esperientzia horiei buruz zer aplika dezakegun. Produktua merkaturatu aurretik zer erabaki hartu behar diren, merkaturatzea nola planifikatu eta merkaturatze-fasean akatsak nola zuzendu azalduko dugu.
Saioaren edukiak: Sarrera: balioa sortu eta atzitu, bezeroak nola erabakitzen duen, roduktu berriak merkaturatzeko antolatzea, nola merkaturatzen den produktu edo berrikuntza disruptibo bat.
Hizlaria: Iñigo Irizar
Enpresa zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), MBA (IESE, Bartzelona) eta estrategiako eta berrikuntzako espezialista MITen (Boston, US). 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du, eta freelance gisa aritzen da sektore eta tamaina guztietako enpresen zerbitzuan. Berrikuntzako aditua da EICn eta EISMEAn, Europako Batzordearen Horizonte Europa programan.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Abenduaren 31 baino lehen – INSKRIPZIO IREKIA IAM4EU MATERIAL AURRERATUEN ALIANTZA ESTRATEGIKOAREKIN BAT EGITEKO
IAM4EU, material aurreratuen arloko Europako aliantza berria, Industria Lidergorako Material Aurreratuei buruzko Europako Estrategia ezartzen laguntzeko diseinatuta dago, eta funtsezko plataforma da proiektu estrategikoetan posizionatzea eta Europan merkataritza-aukerak garatzea bilatzen duten erakundeentzat.
IAM-I, aliantza gidatuko duen erakundea, industriarentzako topagunea izango da, eta datozen hiru urteetan 500 milioi euroko eragina izango du jardueretan eta proiektuetan. Beraz, aliantzak gune garrantzitsua eskaintzen die berrikuntza teknologikoan eta material aurreratuen esparruan erabakiak hartzean aktiboki parte hartu nahi duten enpresa eta zentro teknologikoei, bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoei.
Menbresia-kuotei eta erregistro-prozedurari buruzko xehetasunak webgune ofizialean daude eskuragarri: IAM4EU Erregistroa. Izen-ematea 2024ko abenduaren 31ra arte dago zabalik, eta 2025eko urtarrilaren 31rako programatutako Lehen Batzar Nagusian parte hartzea bermatuko du. Batzar horretan botoa eman ahal izango zaie gobernu-organoetara aurkezten diren euskal erakundeei.
Urtarrilaren 24tik apirilaren 11ra – IKASTAROA “GIDATU ADIMEN ARTIFIZIALEKO ESTRATEGIA ZURE ENPRESAN”
Ikastaroaren helburuak hauek dira:
- AAk eskaintzen dizkizun berrikuntza-aukerak identifikatzea, zure negozio-helburuekin bat.
- Ibilbide-orri bat egitea, AA zure proiektu eta taldeen kudeaketan eraginkortasunez aplikatzen hasteko moduari eta lekuari buruz.
- Zure enpresako funtsezko prozesuak optimizatzea, epe laburrera emaitza neurgarriak eta inbertsioaren itzulkin azkarra sortuko dituzten adimen lehiakorreko soluzioekin.
- Teknologia horiei lotutako arriskuei aurrea hartzea, integrazio segurua eta arduratsua lortzeko.
- Irtenbide horiek ezartzeko tresna praktikoak menderatzea, programatzen jakin beharrik gabe.
Antolatzailea: SPRI Enpresa Digitalak