Prestatzailea
Angélica López Sobrado, Adimen Lehiakorreko zerbitzuen koordinatzailea TECNALIA Research & Innovation-en
Industria Ingeniaritzako titulua, Industria Antolaketako espezializazioa Bilboko ETSIIn eta proiektuen kudeaketako graduondokoa. Zaintzako berariazko azterlanak egin ditu, joera teknologikoak zein merkatukoak aztertu ditu, IKT prozesuak definitu eta hedatu ditu eta prestakuntza eman du. “UNE 166006:2011 I+G+Bren kudeaketa” arauaren berrikuspen-taldeko kide da. Esperientzia du berrikuntza kudeatzeko eta sormena garatzeko ereduak, metodologiak eta tresnak garatzen.
Uxue Ibarrola, Agora Desarrollo Organizacional-eko zuzendaria
Antolakuntza eraldatzen eta lidergoa garatzen laguntzen du. 16 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa publiko eta pribatuei laguntzen, osasuna, energia berriztagarriak eta banka bezalako sektoreetan, kultura-aldaketako prozesuak, taldeen lerrokatzea eta lidergo erresonantea bultzatuz. Zuzendaritza-mentoringean, gatazken kudeaketan eta sormen- eta berrikuntza-programen diseinuan aditua.
Lola Elejalde, Nazioarteko zuzendaria Berrikuntzaren Euskal Agentzian, Innobasquen
Industria-ingeniaria Bilboko ETSIITen, eta petrolioa, petrokimika eta gasa fintzeko ingeniaria Parisko Institut Français du Pétrole-en. Bere ibilbidean zehar, prestakuntza akademikoan sakondu du prospektiba, estrategia eta berrikuntza bezalako arloetan espezializatutako formazioarekin eta Enpresa Institutuaren Advanced Management Program eta ESADEren Kontseilarien Programa bezalakoekin osatu du. Estrategian eta berrikuntzan izan duen eskarmentu profesionala lotura estua izan du beti etorkizunen pentsamenduarekin, prospektibarekin, eta 2021ean eta 2022an Espainiako 40 futurista onenen Forbes zerrendan egon da. Gaur egun, Nazioartekotzeko zuzendaria eta prospektiba-jardueraren arduraduna da Innobasquen.
Oihana Blanco, Berrikuntza-politikan proiektu-arduraduna Innobasquen
Ekonomian lizentziaduna EHUn, Kanpo Merkataritzan eta Enpresen Nazioartekotzean Masterra Bilboko Merkataritza Ganberan, eta Master in Business Innovation Deusto Business School-en. Innobasquen hainbat arlotako proiektuen arduraduna izan da, hala nola I+G+b, Ekonomia Zirkularra eta Zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiken nazioartekotzea. Duela 5 urtetik zaintza- eta prospektiba-proiektuen arduraduna da, eta arlo horretan trebatu da Manchesterreko Unibertsitatean.
Ikaskuntza-helburuak
- Etorkizunen pentsamendua zer den eta erakundeetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako duen garrantzia ulertzea.
- Megajoerak identifikatzeko eta haien jarraipena egiteko ezagutzak eskuratzea, eta erakundeen erabakietan txertatzea.
- Aurrez ezarritako onarpenak zalantzan jarri edo berregitea.
- Inguruan ditugun megajoera nagusiak ezagutzea eta nola eragiten diguten ulertzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- Etorkizunen pentsamendua: zer da eta zeintzuk dira erakunde batean ezartzeko gakoak.
- Megajoerak: zer diren, nola identifika ditzakedan eta nola zaindu duten bilakaera, nire erabakietan txertatzeko.
- Gure begirada eta pertzepzioa zabaltzea seinaleak hautemateko, agertokiak sortzeko eta etorkizunari begira lan egiteko.
- Megajoera nagusien inguruko eztabaida: zeintzuk dira eta nola eragin diezaiekete erakundeei.
Nori zuzendua
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko bazkideentzat soilik:
- Baldin eta gaurkoaz haratago ikusteko eta zure jardueran etorkizuneko ikuspegi bat txertatzeko kezka baduzu.
- Baldin eta inguruan gertatzen diren aldaketek eragiten dizutela ulertu eta gertatzen denari adi egon nahi baduzu.
- Baldin eta megajoera horietan sakontzeko kezka eta sektore edo jarduera ezberdinetan izan dezaketen eragina baliatuz, estrategia eta erabakietan pentsatzeko baliatu nahi baduzu.
- Baldin eta barruan ditugun alborapenak gaindituz, ikuspegi global eta etorkizunera begirakoa landu nahi baduzu.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presentziala
mai. 14
09:00 - 14:00 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 5h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque