Prestatzailea

David Alayón 

Innubako CEO eta fundatzailekide. Teknologia disruptiboetan aditua, eta, zehazki, AA Sortzailetan. 

Pepo Jiménez 

Innubako Content Manager. Kazetari sortzailea. Edukiak sortzeko AA Sortzailean erabileran aditua. 

Guillermo Mondelli 

Diseinatzaile estrategikoa. AA Sortzailetan aditua. 

 

 

Ikaskuntza-helburuak

  • AA sortzaileak (oinarrizko kontzeptuak, arriskuak, aukerak…) eta lanaren etorkizunean duten inplikazioa (erakunde handituak) ulertzea. 
  • Berrikuntza areagotuaren kontzeptuan sakontzea eta bertatik bertara esperimentatzea, benetako proiektu bat garatuz. 
  • AA sortzailearen hainbat tresna (ChatGPT, Claude, Perplexity, Midjourney, Galileo…) erabiltzea benetako erronka duen berrikuntza prozesu batean. 

Maiatzaren 21a, 9:30etatik, 13:30etara.

Maiatzaren 29a, 9:30etatik, 13:30etara.

Ekainaren 4a, 9:30etatik, 13:30etara.

Ikaskuntzaren edukiak

Berrikuntza areagotua. Bizkortu soluzio berritzaileak sortzeko gaitasuna 

Programa osoan zehar, parte-hartzaileek erronka erreal bat landu beharko dute, programako saio bakoitzean aurrera eginez eta AA Sortzailearen hainbat tresna erabiliz. 

1 saioa:  

  • AA Sortzaileako sarrera (120 minutu). 

AA Sortzailean oinarrizko kontzeptuak, GenAI-etara iritsi arteko AAren historia labur bat, arrisku eta muga nagusien errepasoa (lanen ordezkapena, alborapenak, desinformazioa, etika, pribatutasuna, zibersegurtasuna, arrakalak, iraunkortasuna…) eta tresna eta erabilera kasu ezberdinen aurkezpena. 

  • Antolakunde eta talde handituen kontzepturako sarrera (30 minutu) 

Saio honetan, lanaren etorkizunari buruz hausnartuko da, eta “zentauro-talde” eta erakunde eta talde handiagotu kontzeptuen sarrera egingo da. 

  • Berrikuntza Handiturako Sarrera (30 minutu) 

Saio honen helburua berrikuntza-metodologiak aurkeztea eta adimen artifiziala fase desberdinetan (esplorazioa eta mapaketa, ikerketa eta definizioa, ideazioa, prototipatzea eta testing-a) nola sar daitekeen azaltzea izango da, kalitatea eta eraginkortasuna handitzeko. 

  • AA Sortzaileako tresna batzuk eta prompting teknika ezberdinak erabiltzen hastea (60 minutu) 

Saio praktikoa, hainbat tresna (ChatGPT, Claude, Perplexity, Midjourney…) eta prompting aurreratuko teknikak (RASCEF edo 4S bezalako frameworkak erabiliz) txertatzeko. 

2 saioa: 

  • Mapeoa eta esplorazioa (120 minutu).  

Saio praktikoa, mapatze eta esplorazio teknika ezberdinak (Stakeholders Map, User Persona, Business Model Canvas, Customer Journey…) eta AA Sortzailea (ChatGPT, Perplexity, Claude…) erabiliz nola hobetu litekeen aztertzeko. 

  • Ikerketa eta definizioa (120 minutu).  

Saio praktikoa, ikerketa eta definizio teknika ezberdinak (ERAF diagrama, arazoaren metafora, elkarrizketa kualitatiboak, Insights Cluster…) eta AA Sortzailea erabiliz (ChatGPT, Perplexity, Claude…) nola hobetu daitezkeen aztertzeko. 

3 saioa: 

  • Ideiagintza eta lehenespena (90 minutu).  

Sormen egituratuko eta lehenesteko teknikak (pentsatzeko sei kapela, SCAMPER, inpaktu / ahalegin matrizea…) eta AA Sortzailea bidez (ChatGPT, Claude…) nola hobetu daitezkeen aztertzea ardatz duen saio praktikoa. 

  • Prototipatzea (120 minutu).  

Saio praktikoa, prototipoak egiteko hainbat teknika (leialtasun handia eta txikia) eta AA Sortzailea (Midjourney, VIZCOM, Galileo…) erabiliz nola hobetu daitezkeen aztertzeko. 

  • Testing eta pibotajea (30 minutu).  

Saio praktikoa: nola garatu testing prozesuak erabiltzailearekin, insight-ak biltzea eta erabakiak hartzea AA Sortzailea erabiliz (ChatGPT, Claude…). 

Nori zuzendua

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat soilik (enpresak, eragile zientifiko-teknologikoak, administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, etab.) 

  • Bere erakundeetan berrikuntza hobetzeko tresna gisa Adimen Artifizial Sortzaileari (AASri) buruz gehiago jakiteko irrika dutenentzat. 
  • “Berrikuntza Areagotua” kontzeptuan sakondu nahi dutenentzat, haien gaitasunak sustatzeko Adimen Artifizial Sortzailearekin hibridatutako berrikuntza-prozesuen ikuspegiarekin. 

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko. 

**Hiru saioetan parte-hartzea derrigorrezkoa da. 

Partekatu albiste hau

Presentziala

mai. 21

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudio.

Programa osoa
PDF 476,73 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
15h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk