Vodafone Deia Innovation Sarien hamargarren edizioa egingo da bihar. Ekitaldi horr 37 lagun, haien artean Durangaldeko 19 ETEtako hainbat ordezkari, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako jardunaldi batean bildu dira gaur, azaroak 22. Durangaldea Enpresa Ekimena (DEK) elkartea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, izan dira jardunaldiaren antolatzaileak.

Topaketaren xedea da ETE-ei erakustea zein garrantzitsua den enpresaren arlo guztietan berrikuntza txertatzea, edozein dela ere haien jarduera-sektorea.

Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroan egin da topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek bultzatzen duten ‘Bizkaia Orekan Sakonduz’ ekimenaren testuinguruan. Lurraldearen lehiakortasuna indartzea da ekimen horren helburua.

Jardunaldian lankide izan dira beste administrazio eta eragile hauek ere: Amorebieta-Etxanoko Udala, Durangoko Azterlan-Metalurgia Ikerketa Zentroa, Durangaldeko DEE-AED Enpresen elkartea, Durangaldeko mankomunitatea eta Lanbide Heziketako Iurreta LHI, Maristak Durango Ikastetxea eta Lanbide Heziketako Zornotza Zentro Bateratua.

Innobasquek tokiko eragileekin, administrazio publikoekin eta ekonomiaren sustapenerako zerbitzuekin elkarlanean antolatutako jardunaldi hauen helburu behinena da Euskadiko enpresa txiki eta ertainei azaltzea zer baliabide eta zerbitzu dituzten eskura soluzio berritzaileak txertatzeko eta, horien bidez, lehiakorragoak izateko.

Gaur Durangon izan den jardunaldiarekin bukatu da aurtengo saioen zikloa. EAEko hiru probintzietan 14 topaketa izan dira guztira, lurraldeko ETE-en artean berrikuntza-estrategiak txertatzea sustatzeko.

 
 
 
 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago