Zergatik gertatzen dira lehorreratzeak gure kostan?
Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolaturiko hezkuntza-programa horretan, ikasleek sei bisita egingo dituzte proposatutako erronkaren esparruan lan egiten duten sei euskal enpresa edo erakundetara. Hala, FLL Euskadi ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek aukera izango dute, esperientzia praktiko baten bidez, gai horri buruz ikasteko eta sakontzeko eta esperientzia praktiko eta hezitzailea eskaintzen die bisitetan izena eman duten 16 euskal ikastetxeetako 472 ikasleei.
Bisita honetan lehorreratze bat zer den zehaztuko da, itsas ugaztunak (itsas txakurrak, baleak, izurdeak,…) eta dortokak gure kostaldeetara iristeko
arrazoi posibleak aztertuko dira eta gertakari hauen aurrean zer egin behar den deskribatuko da. PiE-UPV/EHUk, SAREUS proiektuaren bitartez, Euskadiko lehorreratze sarea beste eragile batzuekin lankidetzan nola kudeatzen duen ezagutzera emango da.
Profesionalak:
PiE-UPV/EHUko langileak. Horien artean, profil hauek dituzten ikertzaileak: biologia (mikrobiologia, zelulen biologia, histologia eta biologia
molekularra), ingurumen zientziak, kimika eta fisika, besteak beste.
Profesional horiek proiektua gauzatzen dute Biodibertsitate Fundazioaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren
(MITECO), Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan, Europar Batasunak finantzatuta – NextGenerationEU, eta Eusko
Jaurlaritzaren kofinantzaketari esker.
Edukiak:
- Lehorreratzeen definizioa, Euskal Kostaldean gehien lehorreratzen diren espezieen deskribapena, gertakari horien eragile posibleak aurkeztea (ebatzi
gabeko hipotesiak). - Bertaratzea, nekropsia simulazioa eta laginen biltegiratzea EHUko Ingurumen Espezimen Bankuan (BBEBB, PiE-UPV/EHU).
- Parasitoak lupan eta mikroskopioan behatzea.
- PiE-UPV/EHUk lehorreratzeen kausak ezagutzeko egindako ikerketen ezagutaraztea (monitorizazio txipak, parasito posibleak, patologiak…).
- Lantaldea, alde batetik, SAREUS proiektuko kideek eta lehorreratze arrazoien hipotesia ebazten diharduten PiE-UPV/EHUko ikertzaile guztiek osatzen
dute. Eta bestetik, Euskadiko lehorreratze-sarean parte hartzen duten eragile guztiak (Gurutze Gorria, Udalak, Ertzaintza, Kostaldeko Guardia, SOS
deiak…).
Presentziala
abe. 17 - abe. 18
09:30 - 13:30 CEST
Areatza Hiribidea, 47, 48620 Plentzia, Bizkaia
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque