Itsasotik espaziora

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolaturiko hezkuntza-programa horretan, ikasleek sei bisita egingo dituzte proposatutako erronkaren esparruan lan egiten duten sei euskal enpresa edo erakundetara. Hala, FLL Euskadi ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek aukera izango dute, esperientzia praktiko baten bidez, gai horri buruz ikasteko eta sakontzeko eta esperientzia praktiko eta hezitzailea eskaintzen die bisitetan izena eman duten 16 euskal ikastetxeetako 472 ikasleei.

Itsas ingeniaritzako eta espazio-ingeniaritzako proiektuen artean zer antzekotasun dauden ikasiko dute, eta itsasoko azpiegitura batzuk beste ingurune batzuetara –adibidez, espaziora– nola egokitu daitezkeen ikusiko dute.

Profesionalak:

Offshore energía eolikoan espezializatutako ingeniari elektrikoak.
Ingeniari zibilak.
Bide, ubide eta portuetako ingeniariak.
Itsas ingeniariak.

Edukiak:

  • Itsas osagaia duen edozein proiektuk hondoetako floran eta faunan nola eragiten duen azaltzea.
  • Lege- eta ingurumen-inplikazioak proiektuetan, kokatzen diren geografiaren arabera.
  • Lantaldeen disziplinartekotasunaren garrantzia.
  • Bisita gidatua museo aerospazialera eta maketa desberdinetara.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 27 - aza. 28

10:00 - 12:00 CEST

Altos Hornos de Vizcaya Etorbidea 2. Sestao

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque