1386 milioi metro kubiko ur esploratzeke

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolaturiko hezkuntza-programa horretan, ikasleek sei bisita egingo dituzte proposatutako erronkaren esparruan lan egiten duten sei euskal enpresa edo erakundetara. Hala, FLL Euskadi ekimenean parte hartzen duten ikastetxeek aukera izango dute, esperientzia praktiko baten bidez, gai horri buruz ikasteko eta sakontzeko eta esperientzia praktiko eta hezitzailea eskaintzen die bisitetan izena eman duten 16 euskal ikastetxeetako 472 ikasleei.

Ozeanografia operatiboko adituen eskutik, ozeanoaren prozesuak nola neurtzen diren ikasiko dute ikasleek. Horretarako, teknologia tradizionalak (deriba-buiak) eta teknologia aurreratuagoak (urpeko robotak) nola erabiltzen diren ikusiko dute.

Profesionalak:

Lohitzune Solabarrieta – Itsas ikertzailea AZTIn (ozeanografia Operazionala). Ozeanoaren gainazal-prozesuak espazio- eta
denbora-eskala desberdinetan karakterizatzeko interesa du nagusiki, teledetekzio-datuak eta in situ tresnak erabiliz.
Gotzon Mandiola – Itsas ikertzailea AZTIn (Itsasoen eta Kostaldeen Ingurumen Kudeaketa)

Edukiak:

  • Sarrera: itsasoa nolakoa den, zerk osatzen duen
  • Gizakien eta itsas ingurunearen arteko harremana. Itsas ingurunea nola ezagutzen dugun.
  • Neurtzeko, ulertzeko eta modelizatzeko.
  • Aurrean ditugun erronkak: oso prozesu desberdinak (biologikoak, fisikoak…) espazio- eta denbora-eskala desberdinetan eta aldaketa
    konstanteetan. Eta teknologia berriak garatzeko beharra, ezagutzan dauden hutsuneak betetzeko.
  • Zientziaren bidez erantzunak nola ematen ditugun.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 11

11:00 - 13:00 CEST

Isla de Txatxarramendi, S/N-48395 Sukarrieta (Bizkaia).

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque