ETEek berritzeko duten gaitasuna funtsezko faktorea da edozein lurralderen lehiakortasunean, baina bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan, non enpresa txiki eta ertainek pisu handiagoa baitute ekonomian beste leku batzuetan baino.
Enpresa-tipologia horretan ohikoa da hazkundearen geldialdia: emaitza-kontua egonkortu egiten da, eta bezero-kopuru finko baten mende geratzen da.
Gero eta lehiakorragoa den merkatu batean, bezero horien leialtasuna lortzea eta berriak erakartzeko gai izatea da enpresa txiki eta ertainentzako erronka handienetako bat. Planteatzen zaien zalantza nagusia da nola egin modu errealista, eraginkor eta iraunkorrean.
HAZINNOVAk erantzun zehatzak ematen dizkio erronka horri. SPRIk eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque kudeatzen duten Eusko Jaurlaritzaren programaren zortzi loteetako bat bezeroen zorroa egonkortzeko eta berriak erakartzeko neurriak eskaintzera bideratzen da.
«Bezero» sortak ikuspegi askotatik heltzen dio arazoari, enpresa bakoitzaren errealitatera egokituta, sektorea edozein dela ere. HAZINNOVAk doan eskaintzen dituen aholkularitza aditu eta pertsonalizatuko 50 orduei esker, ETEek proiektu berritzaile erraz eta arin bati ekin ahal izango diote, hiru hilabetean emaitzak ikusteko moduan.
ARPISA, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa, parte hartu duten ETE ugarietako bat da, emaitzarekin pozik.
Eskuratu zure azken plazak, aprobetxatu aukera eta inskribatu zure ETEa urriaren 24a baino lehen.