Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

Epea zabalik irailaren 18tik urriaren 17ra – ELKARLAN 2024 SARIAK

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei 4 sari emango zaizkie, 9.000 eurokoak. Proiektu horiek osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntza-kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantza-kultura demokratikoarekin lotutako gizarte-erronkei erantzuna emango diete erabaki publikoetan.

Sarietarako hautagai diren erakundeek egoki iritzitako proiektu guztiak aurkeztu ahal izango dituzte eskabide bereizietan; hala ere, sari bakarra eskuratzeko aukera izango dute.

Eskabideei eta dokumentazioaren aurkezpenari buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, hemen lor dezakezu.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzak

2024ko urria – 4. EUSKADIKO STEAM TOPAKETAK

STEAM Euskadi Topaketak prestakuntza-webinarren ziklo bat da, eta bertan STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen dira, hala nola irakasgai desberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan nola txertatu.

TOPAKETA 1 – Urriak 2 – Nola integratu STEAM proiektuak ikasgelatik? FEEL-THINK-DO! Proiektua, Jado Makina sinpleak Txikipedian, Orokieta Herri Eskola

TOPAKETA 2 – Urriak 9 – Nola integratu STEAM proiektuak ikasgelatik? Aldatze Ikastetexea, Probidentziako Santa Maria, Insects, essence of life? Urdaneta ikastetxea.

TOPAKETA 3 – Urriak 16 – Erronkek SilverBotak, belaunaldien arteko STEAM hezkuntza-esperientzia solidarioa CIFP Don Bosco LHII, UPV/EHUko Hezkuntzarako Aplikazioen VIII. Azoka proiektuetan duten garrantzia. UPV/EHUk sortutako teknologia (Bilboko Hezkuntza Fakultatea/Bilboko Ingeniaritza Eskola)

TOPAKETA 4 – Urriak 22 – Nola inspiratu ikasleak STEAM proiektuen bidez? Donostia Innovation Challenge Sustapena/Fomento San Sebastián

Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza Saila) antolatzen du eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, laguntzen du

Urriaren 8tik 22raBIZKAIA INBERTSIO FOROA 2024

Inbertitzaile potentzialen aurrean enpresa-proiektu berritzaile berriak ikusaraztea du helburu. Foroan proiektu eskalagarri bat duten eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari diren startupak sartuko dira. Hautaketa-batzorde batek erabakiko du, izena eman dutenen aurkezpenak entzun ondoren, zeintzuk izango diren azken protagonistak.

AntolatzaileaK: Beaz eta Seed Capital Bizkaia

Urriak 9-10 – SARE ELEKTRIKOEN NAZIOARTEKO XVIII. JARDUNALDIAK– Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Hainbat herrialde eta esparrutako aditu eta profesionalek sektore elektrikoko teknikaren egoerari eta sektorean emandako aurrerapausoei buruz ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko aukera izan dezaten topaketa-foro bat sustatzea da jardunaldi hauen helburua, sektorearen garapena globalki zein Europari gagozkiola eraginpean hartu dezaketen alderdi geopolitiko eta estrategikoei arreta berezia emanez.

18. edizio honetan “Ekonomiaren elektrifikazioari eta sareen digitalizazioari buruzko joera globalak eta perspektibak” izango da aztertuko den gaia.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Energiaren Euskal Erakundea, Tecnalia eta Orkestra Basque Institute of Competitiveness Deusto Foundation

Urriak 10 – IP PERSPECTIVES EUSKADI– VII Vincci Hotela – Bilboko Kontsulatua

IP Perspectives Euskadiren VII. edizioa, euskal erakunde berritzaileen erreferentziazko hitzordua, aktibo ukiezinak babestuz.

Euskadik Europako patenteen eskaeretan marka hautsi duen bigarren urtean, ABG Intellectual Propertyk bere espezialistek emandako programa bat eskaintzen du. Programa horretan, PI estrategia arrakastatsu bat definitzeko eta kudeatzeko gakoak, aholkuak eta kasu praktikoak partekatuko dira.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: ABG Intellectual Property

Urriak 10 WEBINAR – SANDBOX: HIRIEN MISIO KLIMATIKOAREN AZELERAGAILU BAT

EBko Hirien Misio Klimatikoaren aurrerapenarekin eta hiriak espazio jasangarriago eta deskarbonizatuago bihurtzeko gero eta premia handiagoarekin, funtsezkoa da ulertzea hiri-sandboxek prozesu horretan betetzen duten rol estrategikoa.

Sakon aztertuko da nola bizkortu dezaketen hiriko sandboxek Misio Klimatikoaren helburuak betetzea, esperimentazio teknologikoa erraztuz, oztopo arautzaileak kenduz eta eskala handiko irtenbide iraunkorren ezarpena sustatuz. Misioarekin konprometitutako erakunde publiko eta pribatuek zuzendua.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: TEACH friendly

Urriaren 14tik 25raEUROPAKO ASTEA 2024

Lehiakortasun iraunkorraren, adimen artifizialaren edo berdintasunaren kudeaketan sakontzeko.

Antolatzailea: Euskalit

Urriak 15 – BIND SME IV

BIND SME programaren laugarren edizioa ireki da, eta startup eta scale up-ak aurkeztu ahal izango dira (azken hiru urteetan enpleguaren eta fakturazioaren % 20tik gorako urteko erritmoan hazi diren startup-ak). BIND SMEk mota horretako 40 proiektu jarri ditu martxan 25 startup eta 60 ETEren eskutik azken 3 urteetan.

17 enpresa txiki eta ertainek bederatzi behar zehatz proposatu dituzte zibersegurtasun, produktu eta kudeaketa, Smart Industry, ingurumen-inpaktu eta balio-katean. Legez eratuta dauden eta gutxieneko produktu bat garatu duten 8 urtetik beherako startup eta scale upentzat izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da, eta aukeratutakoek aukera izango dute industria-, eraikuntza-, mantentze-, hondakinen kudeaketa-, oftalmologia- eta altzari-sektoreetako enpresa txiki eta ertainekin proiektu errealak garatzeko.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: SPRI Taldea

Urriak 15 HITZALDI ZIKLOA: “QUÉ SABEMOS DE…” 2024

Edizio honetan aurkezten da, etorkizuna eraldatzeko orainari forma ematen ari zaion puntako zientziarekin 4 hitzordurekin. Gainera, hitzaldiekin batera, parekoen arteko elkarrizketa egingo da, egiten duten zientzia ez ezik, zientzia egiten duten pertsonak ere zuzenean ezagutzeko.

Antolatzailea: CSIC (Centro Superior de Investigación Científicas), CFM (Centro de Física de Materiales  y Catarata

Urriak 15-16B-VENTURE 2024 – Euskalduna Jauregia, Bilbao.

B – Venture EL CORREO egunkariak sustatutako ekimena da. Helburua da finantzazioa behar duten eta berrikuntzak behar dituzten proiektuak bizkortzea. Proiektu horiei heltzean eta abian jartzean lagunduko zaie. B – Venturek Espainiako iparraldeko ekintzailetzaren erreferentzia-gune bihurtu nahi du, eta talentu ekintzailea erakarri. Ekintzailetzarako espazio egokia egitea, gizarte-eragile guztiek tokia izan dezaten.

  1. Proiektuen prestakuntza- eta azelerazio-programa bat.
  2. Proiektu horiek inbertitzaileei aurkezteko ekitaldi bat.
  3. Finantzaketa-errondak. Hitzaldi, tailer, networking eta B2B programak.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Urriak 16 – TAILERRA: ETA HALA ETA GUZTIZ ERE ZIBERERASO BAT JASATEN BADUT ?

Gure enpresa babesteko hartzen ditugun segurtasun-neurriak alde batera utzita, jakin behar dugu ez dagoela zero arriskurik.

Bullhost enpresan, Gasteizko Campuseko Euskadiko Teknologia Parkean dagoen enpresan, Disaster Recovery eredu bat garatu dute, gorabeheraren bat izanez gero azkar berreskuratzeko, zure negozioak normaltasunez funtzionatzen jarrai dezan.

Tailer praktiko honetan Berreskuratze Plan bat nola prestatu aztertuko da, zerbitzu-hornitzaileetan oinarrituta. Era berean, IT azpiegitura propioa duten enpresetan negozioaren jarraitutasun-prozesuak ezartzeko zer mekanismo behar diren sakonduko da.

Horretarako, simulazioak egingo dira IT azpiegitura mota batean hondamendien aurrean berreskuratzeko hainbat kasuistikarekin, backup estandarreko soluzioekin, negozio-jarraitutasuna zerbitzu-hornitzaile baten azpiegituretan azkar baliozkotzeko.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa

Urriak 17 eta 18NEW EUROPEAN BAUHAUS PROIEKTUEN IDEIEN DEIALDIA

Parte-hartzaileek epaimahaiaren aurrean aurkeztu beharko dituzte proposamenak, 90 segundoko aurkezpen labur baten bidez eta webgunean eskuragarri dagoen txantiloiari jarraituz.

17. eguna lan-dinamikaz betetako eguna izango da, eta parte-hartzaileek, aholkulari adituen gidaritzapean, erronka espezifikoen inguruan garatu ahal izango dituzte beren ideiak eta proiektuak. Hainbat sektoretako profesionalekin lankidetzan jardun, ezagutzak partekatu eta proposamen berritzaileei forma eman ahal izango diete. Jardunaldi honetan NEBoost Industry-ren ideien deialdia egingo da, Ignite NEB Program programak finantzatuta. Programa horrek ekosistema industrialaren iraunkortasuna, gizarteratzea eta estetika sustatzen ditu. Deialdi honetako talde irabazleek 500 €jasoko dituzte beren proiektua bultzatzeko, 2025ean proiektua garatzeko aholkularitza aditua eta mentoretzaz gain.

18an amaiera ekitaldia izango da, epaimahaiaren deliberazioarekin eta Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargian egindako Hondalea interbentzioa itsasontziz bisitatuz. Ondoren, JEZaren erakusketaren bisitaren pintxo dastaketa egingo da.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Habic

Urriak 23-24 – UHINAKen VI. EDIZIOA, KLIMA ALDAKETA ETA ITSASERTZEARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO KONGRESUA. Ficoba, Irun.

Uhinak mugaz gaindiko kongresua da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek arku atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa.

Antolatzaileak: Ficoba eta AZTI

Urriak 24 –  EMPRESAREN AZOKA 2024 –  Orona Ideo (Hernani)

Aurten Enpresarean Azokan AAk izango duen eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da. Hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileak egongo dira. Azokan adimen artifizialak Euskal Herrian duen eraginaz hitz egingo da eta proba bat egin da bertako enpresa baten eskutik, izen emate bideoa hainbat hizkuntzatara egokituz.

Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Bai Euskarari Elkartea

Urriak 25LEADERS IN TECH CONFERENCE 

Jardunaldia punta-puntako teknologien orainari eta etorkizunari eta horien aplikazioari buruzkoa da. Adimen artifizial sortzailea, zibersegurtasuna, eraldaketa digitala edo talentu teknologikoa izango dira edizio honetako protagonistetako batzuk, eta, gainera, industriaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu sendoa egingo du.

Antolatzailea: Innolab Bilbao

Epea zabalik urriaren 31ra arte – dAIEDGE PROIEKTUAREN 1. OPEN CALL

dAIEDGE Bikaintasun Sareak AAko ekosistema europar dinamiko baten garapena indartu eta lagundu nahi du, IArako Europako Itsasargiaren babespean, eta IA aurreratuaren garapenari eutsi.

dAIEDGE proiektuak 10 ikertzaile edo doktoregoko ikasle inguru bilatzen ditu Edge-n, dAIEDGEren harrera-erakundeetako batean lan egiteko, aurrerapen esanguratsuak ekarriko dituen ikerketa komun bat egiteko. Egokiena da programaren emaitzak onuradunaren eta harrera-erakundearen artean argitalpen zientifiko komun bat sortzea.

Onuradun bakoitzak 60.000 euro jaso ditzake gehienez Truke Programak irauten duen 7 hilabetetan parte hartzeagatik.

Lehen deialdi hau 2024ko urriaren 31ra arte dago zabalik. Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Antolatzailea: Enterprise Europe Network

 
 
 
 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago