Datorren urriaren 2an hasiko da STEAM Euskadi Topaketak webinarren ziklo berria. Saio horietan, Eusko Jaurlaritzak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin Innobasquekin lankidetzan, STEAM Euskadi Sarien laugarren edizioko zortzi ekimen irabazleak eta proposamen nabarmenenak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du. Sari horiek Euskadiko ikastetxeek, lanbide-heziketako zentroek, unibertsitateek eta erakunde sozioekonomikoek egindako STEAM hezkuntza-ekimenik onenak aintzatesten dituzte.
Topaketek ordubete inguru iraungo dute, eta urriaren 2an hasiko dira Jado Ikastetxea eta Orokieta Herri Eskolarekin. Lehenengo bi proposamen irabazleak erakutsiko dituzte ikastetxeen kategorian, eta STEAM proiektuak ikasgelatik nola txertatu azalduko dute. Beste bi proiektuak, Aldatze Ikastetxeak eta Urdaneta Ikastetxeak aurkeztuak, hilaren 9an Topaketen bigarren saioaren protagonista izango dira.
Urriaren 16an, Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eta EHUk LHko eta unibertsitateetako kategorian irabazitako ekimenen txanda izango da. Azkenik, hilaren 22an, Kutxa Fundazioak eta Donostiako Sustapena sozietate publikoak erakunde sozioekonomikoei eskainitako kategorian nabarmendu diren proiektuak aurkeztuko dituzte, eta STEAM proiektuen bidez ikasleak nola inspiratu azalduko dute.
Inskripzioak
TOPAKETA 1 – Urriak 2
Nola integratu STEAM proiektuak ikasgelatik?
17:00etatik 18:15etara
“FEEL-THINK-DO! Proiektua” Jado Ikastetxea
“Makina sinpleak Txikipedian” Orokieta Herri Eskola
TOPAKETA 2 – Urriak 9
Nola integratu STEAM proiektuak ikasgelatik?
17:00etatik 18:15etara
“Zergatik gertatzen dira istripuak” Santa María de la Providencia Aldatze Ikastetxea
“Insects, essence of life?” Colegio Urdaneta
TOPAKETA 3 – Urriak 16
Erronken garrantzia STEAM proiektuetan
17:00etatik 18:15etara
“SilverBotak, belaunaldien arteko STEAM hezkuntza-esperientzia solidarioa” CIFP Don Bosco LHII
VIII Feria de Apps para la Educación de la UPV/EHU. “Tecnología creada por y para tod@s” UPV/EHU (Facultad de Educación de Bilbao / Escuela de Ingeniería de Bilbao)
TOPAKETA 4 – Urriak 22
Nola inspiratu ikasleak STEAM proiektuen bidez?
17:00etatik 18:15etara
“Bihotz berdeak” Kutxa Fundazioa
“Donostia Innovation Challenge” Donostia Sustapena / Fomento San Sebastián