Argazkia: Getxolaneko, Getxoko Udaleko, Leioako Behargintzako, SPRIko, aholkularitzetako, Getxoko enpresetako eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariak, enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza jardunaldian parte hartu dutenak

  • Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bidez) eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Uribe Kostako Behargintza agentziarekin eta  Leioako Udalarekin elkarlanean, topaketa bat antolatu dute ETE-etan berrikuntza dinamizatzeko. Gaur, hilak 19, BiscayTIK Fundazioaren egoitzan (Getxon) izan da jardunaldia
  • Topaketa horretan oso sektore desberdinetako ETE-en esperientzia berritzaileak eman dira ezagutzera: energia berritzaileen sektorean diharduen Ibersun Renewable enpresarena, teknologiaren sektoreko Fit Learning Systems enpresarena eta osasun arloko AXIS ortodontzia laborategiarena

Getxo, 2024ko irailaren 19a. Getxoko Udalak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak Getxo, Leioa eta Uribe Kostako enpresei zuzendutako jardunaldia egin dute gaur, osteguna. Berrikuntzaren bidez enpresei beren eguneroko beharrizanetan laguntzea izan da topaketaren helburua, era horretara, haien emaitzak hobetu ditzaten. Hitzordua Getxoko BiscayTIK Fundazioaren egoitzan izan da. Hala, jardunaldiaren bidez ETE-ei erakutsi nahi izan zaie antolaketaren edozein esparrutan berrikuntza ezartzea lagungarri dela enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.  

 “Bizkaia Orekan Sakonduz” ekimenaren baitan egin da topaketa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BEAZek sustatzen dute ekimen hori, lurraldearen lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin. Ekitaldian lankide izan dira Uribe Kostako Behargintza agentzia eta Leioako Udala.

Guztira, 28 enpresatako ordezkariak bildu dira jardunaldian, eta aretoaren edukiera osoa bete da. Juanma González Mosquera Getxolan Zerbitzuko zinegotziak eta Luis Manero Berrikuntzaren Euskal Agentziako ETE-en Berrikuntza zuzendariak egin diete ongietorria bertaratuei. Harreraren ondoren, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareak Euskadiko ETE-ei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri eman dute biek eta eta bertaratutakoei udal zerbitzura eta Innobasquera jotzeko deia egin diete, aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko eta prozesuak arintzeko.

Jarraian, EUROGAPeko aholkularitza-zuzendari Elen Orcolagak, IDOM Consulting-eko Lehiakortasun eta Berrikuntzako aholkulari Gorka de Lecea eta Andrea Díaz Izarrarekin batera, enpresa txiki eta ertainetako berrikuntza kudeatzeko gakoak partekatu dituzte, batez ere produktu eta zerbitzu arloetan, arlo horietan “edozein tamainatako enpresa guztiek berrikuntzak egin baititzakete. Enpresa guztiek produktu bat saltzen dutelako, ondasun bat edo zerbitzu fisiko bat izan, azaldu zuten.”

Hizlariek HAZINNOVAren eraginkortasuna eta ikuspegi praktikoa azpimarratu dute. Eusko Jaurlaritzak ETEetan berrikuntza sustatzeko duen programa da, eta Sprik eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak Innobasque kudeatzen dute. Ekimen honen bosgarren edizioak, 50 orduko aholkularitza aditu eta pertsonalizatua eskaintzen du, eta oraindik ere produktuak berritzeko plazak ditu. Interesa duten enpresa txiki eta ertainek urriaren 24a baino lehen eman dezakete izena spri.eus webgunean.

Ondoren, Getxoko hiru enpresatako ordezkariek azaldu dute irtenbide berritzaileen integrazioak enpresa-erronkak lortzen lagundu diela. Zehazki, hainbat sektoretako esperientziak ezagutu dira, hala nola energia berriztagarriena (Severiano Guerra Ibersun Renewableko Zerbitzu Korporatiboen arduradunak ordezkatua), teknologiarena (Guillermo Gredilla Fit Learning Systemseko zuzendari nagusiak ordezkatua) eta sanitarioarena (Prisco Fernández Ortodontzia Axiseko Laborategiaren jabeak ordezkatua).

Hirurek azaldu dute nola erabaki zuten beren enpresetan berrikuntzaren aldeko apustua egitea, eta horrek nola eragin duen beren emaitzen eta enpresa-jardueraren hobekuntzan. Denek adierazi dute berrikuntzaren aldeko apustu etengabea faktore erabakigarria izan dela eta dela beren ibilbide arrakastatsuan.

Severiano Guerra Ibersun Renewableko Zerbitzu Korporatiboen arduradunaren kasuan, berrikuntza identifikatu du “aukerak detektatzeko eta soluzio elektrikoak garatzeko sarbide gisa”, hala nola hornidura elektrikoa egonkortzeko energia biltegiratzeko sistemak.

Antzera mintzatu da Guillermo Gredilla, Fit Learning Systems-eko zuzendari nagusia, eta bertaratutako enpresa txiki eta ertainei “berrikuntza aukera gisa”ikustera gonbidatu die, “ez mehatxu gisa”. Fit Learning Systems enpresa horren adibide ona da: adimen artifizialean oinarritzen jakin du kostuak merkatzeko eta merkatua irekitzeko. “Hazi egin gara eta ez dugu txantiloi fisikorik murriztu”, laburbildu du.

Prisco Fernándezek, Ortodontzia Axis Laborategiaren jabeak, berrikuntza “etengabe aldatzen ari den mundu bati emandako erantzuna” dela eta, bere enpresaren bilakaeran izan duen funtsezko papera azpimarratu nahi izan du.

“Laborategia 80ko hamarkadan sortu zen, dena eskuzkoa zen garaian, ortodontziako piezetatik hasi eta kontabilitateraino. Orain dena da digitala. Berrikuntzetara egokitzeak eta pultsuari jarraitzeak, negozioan denbora honetan guztian egoten laguntzeaz gain, merkatu-aukera berriak detektatzen lagundu digu, oraintxe aitzindari eta modu esklusiboan aztertzen ari garena bezala”, gaineratu du.

Jardunaldia amaitzeko, networking bat izan da, eta bertaratutako ETE guztietako ordezkariek beren iritziak eta kontaktuak trukatu dituzte.

Kontaktuak:

Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]

Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]

Partekatu albiste hau