Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, eta CECOBI, Bizkaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioak, Bizkaiko handizkako merkataritzaren sektoreko ETE guztiak gonbidatu dituzte datorren irailaren 25ean 10:30etik 11:30era egingo den webinarrean parte hartzera. Ekitaldian, berrikuntzak enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa duen garrantzia ezagutaraziko da, eta sektore bereko enpresek ezarritako kasu praktiko erreal batzuk azalduko dira. Halaber, enpresa txiki eta ertainek berrikuntzarako eskura dituzten laguntza-zerbitzuak aurkeztuko dira, Hazinnova programa bereziki azpimarratuz.
EGITARAUA:
10:30-10:35 | Ongietorria/Sarrera. Marta Fernández, CECOBIko idazkari nagusia |
10:35-10:50 | Berrikuntzari laguntzeko soluzioak merkataritza sektoreko ETEentzat: Hazinnova. Luis Manero, INNOBASQUEko ETEetako berrikuntza-zuzendaria |
10:50-10:55 | Berrikuntzarako aukerak ETEentzat, pertsonen esparruan. Teresa Areizaga, PKF ATTESTko bazkidea |
10:55-11:05 | Pertsonen arloko berrikuntzaren kasu praktikoa: LOSUELA. Sergio Arroyo, marketin eta merkataritza garapeneko zuzendaria |
11:05-11:10 | Enpresa txiki eta ertainentzako berrikuntza-aukerak bezeroen esparruan. Lander Ezama, PWCko aholkulari seniorra |
11:10-11:20 | Bezeroen arloko berrikuntzaren kasu praktikoa. ALUPLAST. Pedro Aller, zuzendari nagusia. |
11:20-11:25 | Galderen txanda |
11:25-11:30 | Hurrengo urratsak: nola sartu programan. Mercedes Aliste, CECOBIko proiektu-teknikaria |
Online
ira. 25
10:30 - 11:30 CEST
Online
Harremanetan jarri
Innobasque