ASPEGI 1998an sortu zen, ekonomia-, gizarte- eta lan-arloetan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna eta eskubide-berdintasuna lortzen laguntzeko.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteak Gipuzkoako emakume enpresaburu, profesional eta zuzendarien arteko lotura eta ordezkaritza erakunde gisa jarduten du, eta haien interesak defendatzen, ordezkatzen eta sustatzen saiatzen da, bai eta haien garapena eta lehiakortasuna sustatzen ere, enpresaren, lanbidearen eta gizartearen esparruetan.

ASPEGIren azken helburua da gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzen laguntzea, jarduera-esparrua eta eragin-eremua pixkanaka zabalduz.

Gaur egun, Gipuzkoan 650 emakume baino gehiago daude ASPEGIn, enpresa- eta lanbide-sektore guztietakoak.

Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Elkartearekin bat egin du, erakunde elkartu gisa. Ongi etorriak!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago