Europako Batzordeak Euskadi izendatu du bere Europako Berrikuntza Agenda Berriaren (NEIA) 151 eskualdeko berrikuntza-haranetako (VRI) bat. Eskualde horiek eskualdeko berrikuntza-ekosistemak indartzeko, haien arteko aldeak murrizteko eta, oro har, kontinentearen jardun berritzailea hobetzeko ekimenen buru izango dira.

Euskadiren kasuan, EKk aintzat hartu du autonomia-erkidegoak bere inbertsioak eta I+G-ko politikak EBren lehentasunetara bideratzeko eta berrikuntzaren euskal ekosistema beste eskualde batzuetakoekin lotzeko eta horiekin lankidetzan aritzeko duen konpromiso argia, espezializazio adimenduneko estrategian oinarrituta.

Eskualde horiek berrikuntzako politikak eta inbertsioak areagotzeko konpromisoa hartu dute, NEIAn identifikatutako erronketan zentratuz. Horien artean daude erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea, elikagaien segurtasun globala handitzea, eraldaketa digitala menderatzea (zibersegurtasuna barne), osasun-arreta hobetzea eta ekonomia zirkularra sustatzea.

Ekimen hori babesteko, EBk 116 milioi bideratuko ditu, Horizonte Europaren Berrikuntzako Ekosistema Europarrak (EIE) programaren eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren Eskualde arteko Berrikuntzako Inbertsioen Tresnaren (I3) bidez. Gainera, laguntza emango die eskualde horiei, komunitateak sortzeko jardueren, networking ekitaldien eta Europako eskualde berritzaileen arteko integrazioa eta lankidetza indartzeko komunikazio-ekintzen bidez.

Esteka honetan, 151 eskualdeen zerrenda osoa kontsulta daiteke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago