Meatzaldeko Behargintza, Enkarterriko (Enkartur) eta Ezkerraldeko (Inguralde, Santurtzilan, Portugalete udala eta Sestao udala) eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek enpresa txiki eta ertainak deitu dituzte uztailaren 4an egingo den jardunaldira.

Topaketaren helburua eskualdeko enpresa txiki eta ertainei berrikuntzari laguntzeko eskuragarri dauden zerbitzuak ezagutaraztea da, eta horiek emaitzak hobetzen nola lagun dezaketen azaltzea.

Ingurune hurbileko lau ETEetako ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian, eta beren prozesuetan irtenbide berritzaileak ezartzean lortutako onurak eta aurkitutako zailtasunak azalduko dituzte. Parte hartzen duten ETEak hainbat sektoretakoak dira, eta erakusten dute berrikuntza funtsezkoa dela edozein enpresaren lehiakortasunerako.

Jardunaldian parte hartu ahal izango dute aldez aurretik izena emanda dauden hiru eskualdeetako ETEek. Plaza mugatuak

Partekatu albiste hau

Presentziala

uzt. 4

08:30 - 10:30 CEST

EIC -Energy Intelligence Center. Barrio Revilla, 6R, Abanto-Zierbena. Parque Tecnológico de Euskadi. Campus Abanto

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Meatzaldeko Behargintza eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque