BIND Industria Adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak Demo Day 2024 urteroko ekitaldia egingo du datorren ekainaren 27an, Bilboko Euskalduna jauregian.

Ekimenaren zortzigarren edizioak Euskadiko industriaren eta sozietate publikoen etorkizuna markatzen ari diren irtenbide teknologikoen protagonismoa du ezaugarri nagusi. Topaketan, BINDen ekimenetan parte hartu duten 25 start-up baino gehiagok enpresa handiekin, ETEekin eta sozietate publikoekin lankidetzan garatutako 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira.

Ekitaldian erakutsiko diren 30 arrakasta-kasu baino gehiagok teknologia disruptiboak erabiltzen dituzte, besteak beste, adimen artifiziala, IoT, teknologia murgiltzaileak, zibersegurtasuna eta robotika, eta erreferentziazko enpresek bermatzen dituzte, tartean Mercedez-Benz, Tubos Reunidos, Orona, RPK, ArcelorMittal, Eika, Betsaide eta Uvescok.

Ekitaldian Carlota Mateosek parte hartuko du, Rusticaeren sortzaile, aholkulari eta ekintzailetzaren erreferentea, hizlari nagusi gisa. Gainera, networking jardunaldi bat eskainiko da Euskadiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren funtsezko eragileekin.

Ekitaldiak erakusketa-espazio fisiko bat izango du start-upentzat, non BINDen azken edizioko 28 parte-hartzaileek beren berrikuntza teknologikoak erakutsiko dituzten.

Bestalde, BINDen hiru ekimenetako batek, BIND GovTech-ek, start-up disruptiboekin sozietate publikoak konektatzeko helburua duenak, aurten ere saio paralelo bat izango du, arrakasta handiko bi edizioren ondoren. Bertan, teknologia berritzaileetan oinarritutako 9 kasu aurkeztuko dira, hala nola, big data, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna.

BIND Demo Day erreferentziazko ekitaldi bihurtu da start-upentzat, berrikuntzan adituentzat, inbertitzaileentzat eta ekintzailetza eta berrikuntzako eragileentzat, urtero 500 parte-hartzaile inguru biltzen baititu.

Ekitaldean izena emateko hemen

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago