Argazkia: Gasteizko Udaleko eta Innobasqueko ordezkariak eguneko protagonistekin batera
- Gasteizko Udalak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Gasteizko hainbat ETE-ri azaldu diete nola bultzatu dezaketen lehiakortasuna berrikuntzaren bidez, Gamarra-Betoñoko Industrialdean eginiko jardunaldi batean
- Topaketan, Elen Orcolaga aditua, Eurogap Aholkularitzako zuzendaria, izan da hizlari, eta Gasteizko hiru ETE aritu dira beren esperientzia berritzaileen azaltzen: Isati Engineering Solutions eta Cefalux ingeniaritzak eta kroketak.eus elikagaien industriako enpresa
Gasteiz, 2024ko ekainaren 14a. Gasteizko Udalak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Gasteizko ETE-ei bideratutako jardunaldi bat antolatu dute gaur goizean RPK Group enpresaren egoitzan, Gamarra-Betoñoko Industrialdean, erakusteko enpresaren edozein esparrutan aplikatutako soluzio berritzaileek nola bultzatzen duten haien lehiakortasuna.
Deialdiaren xedea izan da marketinean eta produktuan eginiko berrikuntzek hainbat sektoretako enpresen emaitzak hobetzen nola laguntzen duten erakustea. Guztira Gasteizko 17 enpresa txiki eta ertain bertaratu dira hitzordura. Jardunaldiari ekiteko, Gasteizko Udaleko eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) ordezkariek ongietorria egin diete bertaratuei, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak Euskadiko enpresa txiki eta ertainei zer zerbitzu eskaintzen dizkien azaldu dute.
Jarraian, Elen Orcolagak, Eurogapeko Aholkularitzako zuzendariak, bere esperientzia zabaletik azaldu du produktuen asmaketa, merkaturatzea eta komunikazio eraginkorra faktore erabakigarriak direla edozein sektoretako enpresetan balioa eta negozioa sortzeko. “Enpresa guztiok saltzen dugu bezero batekin konektatu behar duen produktu edo zerbitzu bat, eta hori sektore guztietan gertatzen da. Horregatik, marketinean eta produktuan berrikuntza aliatu indartsua da edozein enpresa motaren lehiakortasuna sustatzeko”.
Merkatuan eta kontsumoan adituak gaineratu duenez, “arlo horietan berrikuntzari lotutako onurak ez daude eraginkortasunarekin lotuta, baizik eta balioa sortzearekin, eta hori ere garrantzitsua da: markaren, ospearen eta merkatu-aukeren aitorpena eta balioa sortzen dute, baita talentua erakartzeko gaitasuna ere, eta hori da, hain zuzen, enpresa publiko guztiek aurre egin behar dieten erronka handienetako bat“.
Azkenik, Gasteizko hiru ETE-tako hiru ordezkarik marketinean eta produktuan egin dituzten berrikuntza arrakastatsuen berri eman dute, eta adierazi dute arlo horietan berritzea aukera egokia dela hainbat sektoretako enpresentzat, haien enpresa-erronkak lortzeko. Zehazki, oso sektore desberdinetako enpresak aritu dira beren esperientziaren berri ematen: bi ingeniaritza (Isati Engineering Solutions eta Cefalux) eta elikaduraren sektorean diharduen ETE bat (kroketak.eus).
Guztiek azaldu dute nola erabaki zuten beren enpresetan berrikuntzaren aldeko apustua egitea, eta horrek nola eragin duen haien emaitzen eta lehiakortasunaren hobekuntzan.
Federico Sánchez Cefaluxeko bazkide gerenteak berrikuntzaren botere eraldatzailea nabarmendu du, negozioan ez ezik, pertsonengan ere. “Gure enpresak 50 urteko ibilbidea du, eta koadro elektrikoak egiteko tailer tradizional batean oinarritzen zen. Berrikuntzari esker, gainera, softwarea garatzeko enpresa teknologiko bat gara orain. Dibertsifikazio horrek merkatu berriak ireki dizkigu, eta hazi egin gaitu, baita plantillan ere, ingeniaritzaren adarreko profilak sartu baitira bertan, Cefaluxeko bazkide kudeatzaileak ziurtatu duenez, eta ondorioztatu du guretzat berrikuntza jada ez dela prozesu bat, gure kulturaren parte bat baizik.”
Aitor Zubia Isati Engineering Solutionseko negozio eta garapen arduradunaren kasuan, enpresak HAZINNOVAn (SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren programa, Innobasquerekin eta berrikuntzako eragileen sarearekin lankidetzan) parte hartzea produktu berri bat merkatuan sartzeko eta bere jabetza intelektuala babesteko erabakigarria izan dela azpimarratu du: “Merkatua esploratzen dugu, aukera bat detektatzen dugu eta potentzial handiko soluzio bat garatzen dugu. Hala ere, bere arrakastarako hain garrantzitsuak diren zailtasunekin egiten dugu topo, produktu berriaren ideiarekin eta garapenarekin. HAZINNOVAk eskaintzen duen aholkularitza-zerbitzu aditu eta doakoa funtsezkoa izan da merkaturatzeko eta jabetza publikoa erregistratzeko prozesuan.”
Bestalde, Patxi Ruiz Cooking Ohiturak (kroketak.eus) enpresako bazkide sortzaile eta gerenteak adierazi du: “Berrikuntza gure enpresaren oinarrian dagoela. Gure lehentasuna, elikaduraren sektorekoa izanik, merkatuari egiten diogun proposamena oso ona izatea da, baina betidanik argi izan dugu arrakastaren errezetan beste osagai batzuk ere behar direla. Berrikuntza bat da“.
Bidali e-mail bat helbide honetara: [email protected]
Kontaktuak:
Olalla Alonso / T. 652 728 014 / [email protected]
Ana Larizgoitia / T. 656 788 328 / [email protected]