BIND industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua. Helburua da Euskadin start-upen garapena bizkortzea, enpresa-ehunaren eraldaketa digitala indartzea eta lurraldea industria aurreratuko hub gisa kokatzea.

BIND SME dibisioa berariaz diseinatuta dago ETEek beren erronka teknologikoei erantzun oso berritzaileak eman ahal izateko start-upen eskutik. Programaren egungo deialdiak, laugarrenak, lehentasuna eman dio ETEek planteatutako kasu zehatzetarako irtenbideak arintzeari.

Izen-ematea zabalik dago gehienez 250 langile eta gutxienez Euskadin lantoki bat duten ETEentzat. Hori bai, heldutasun teknologikoa edo giza baliabide nahikoak izan beharko ditu prozesuari ekiteko. Enpresa txiki eta ertainentzat 40 orduko dedikazioa aurreikusten da.

Baldintzak betetzen dituztenek BIND SMEn parte hartzeko erronkak planteatu ditzakete esteka honen bidez, ekainaren 28a baino lehen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago