Neurologoa eta Biobizkaia Ikerketa Institutuko zientzia-zuzendaria da, eta erakunde horretako Neuroimmunologiako ikertzailea. Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen UPV/EHUn, eta orain bertako Neurozientzien Departamentuko irakasle elkartua da. Bertan defendatu zuen “Esklerosi Anizkoitz Pediatrikoaren Historia naturala, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren populazio-kohortean”, Cum Laude kalifikazioarekin. Osasun Arloko Zerbitzu Integratuen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra ESADEn eta Kudeaketa Sanitarioko masterra Deusto Business School-en. Espainiako Neurologia Elkarteko (SEN) Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du, eta Esklerosi Anizkoitzari buruzko komunikazio zientifiko onenen hainbat sari eta aipamen berezi jaso ditu. Gaixotasun horren dibulgazio-lan handia egiten du. Zenbait paziente-elkarteren aholkulari medikoa da. Azken urteotan, interes berezia du osasunaren eraldaketa digitalaren, Balioaren Medikuntzaren eta e-Health-en inguruan. Biobizkaia Ikerketa Institutuko Neuroimmunologiaren taldeko ikertzailea da. Osakidetzan neurologo gisa lan egin du 2000tik 2022ra.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago