QIA-Quality Innovation Award sarien edizio berriak ekainaren 14ra arte izango du proposamenak jasotzeko epea. Sari ospetsuek Euskalit eta CEX-Centros de Excelencia erakundeen laguntza dute, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da epaimahaia.

Excellence Finlandek 2007an sortutako nazioarteko lehiaketa aukera paregabea da enpresen berrikuntzak maila globalean nabarmentzeko. Beren parte-hartzearekin, beren lanari buruzko ebaluazio profesional eta independentea lortzen dute, elkarrengandik ikasten dute eta haien ikusgarritasuna eta nazioarteko aintzatespena areagotzen dute. Hori guztia lehiaketa arin, dinamiko eta erraz batean.

Sariek zortzi kategoria dituzte, nahi duten erakunde guztiek parte har dezaten: potentziala, zirkularra, hezitzailea, sanitarioa, publikoa, mikroETEa eta enpresa handia.

Quality Innovation-tzat hartzeko, proposamenek ezaugarri hauei erantzun behar diete: berritasuna, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroarenganako orientazioa eta eraginkortasuna.

Azaroan jakingo da zein diren fase nazionaleko irabazleak, eta abenduan, berriz, nazioarteko fasekoak.

Izen emateko esteka honen egin daiteke:

http://www.centrosdeexcelencia.com/premios-qia/

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago