Urteroko hitzordua maiatzaren 29an izango da, Donostiako Campuseko Eraikin Nagusiko Auditorioan (Miramon). Erreferentziako topaketak berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileak biltzen ditu, Euskadiko I+G+b jarduerari pultsua hartzeko.

Gai ordenari jarraituz, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, agentziaren aurreko ekitaldiko kontuak aurkeztuko ditu eta jardueren laburpena egingo du, eta, ondoren, Zuzendaritzako kide guztien kargu-uztea eta izendapena egingo da. Guztira 60 kidek osatzen dute zuzendaritza: berrikuntzaren esparru estrategikoetako maila goreneko ordezkariek (administrazioa, enpresa, zientzia, teknologia eta gizartea) eta lehentasunezko jardun-esparruetako pertsona esanguratsuek.

Batzar Nagusia aurten, I+Gko enpresa bazkide trakziogileen foro bat izango da (Danobatgroup, Faes Farma, Gestamp, Iberdrola, ITP Aero, Sener,Sidenor, eta Ulma bilduko dira), gai hau ardatz harturik: “I+Garen oraina eta etorkizuna euskal ekonomiaren sektore nagusietan”. 

Batzar Nagusiko egitarauan, Jaime García Cantero analista independentearen eta Prisa Median Retina-ko zuzendariaren hitzaldia ere izango da: “Mundu baten amaiera. Berrikuntza, Adimen Artifiziala eta D hirukoitzaren geopolitika”.  

Manuel Salaverriak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, irekiko du Batzar Nagusia, eta Iñigo Urkullu Renteria Innobasqueko ohorezko presidenteak itxiko du. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago