2024ko apirilaren 10a. Gaur hasiko da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta ESADE nazioarteko negozio eskolak sortutako kudeaketa estrategikorako lehen programa, euskal zentro zientifiko eta teknologikoetako arduradun administratibo zein zientifikoen trebetasun estrategikoak eta lidergo-trebetasunak hobetzeko.
BIOEF Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioa, BRTA Ikerketa eta Teknologiako Euskal Aliantza eta Euskampus Fundazioa elkarlanean aritzen diren ekimena Euskadi eskualde berritzaile gisa posizionatzeko funtsezko erakunde horiek aurre egin behar dieten erronka eraldatzaileei erantzuteko beharretik sortu da.
Erakunde Zientifiko eta Teknologikoen Kudeaketa Estrategikorako Programak bederatzi saio ditu, eta gaur goizean eman diote hasiera, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiaren ongietorri labur baten ondoren. Bertan, parte-hartzaileen artean industria, osasuna, klima-aldaketa, matematika edo fisika bezalako arlo eta diziplinekin lotutako eragileen ordezkariak daudela nabarmendu du.
Bi astetan zehar, bertaratutakoek prestakuntza jasoko dute ESADEko adituen eskutik, gai hauei buruz: pandemiaren ondorioz ingurune geopolitikoan sortutako aldaketak; pentsamendu estrategikoaren gakoak; informazio finantzarioa nola interpretatu eta eguneratu estrategietan txertatzeko; talentu ikertzailearen kudeaketaren oinarriak eta errendimendu handiko taldeen lidergoa; komunikazioari, negoziazioari konplexutasun handiko testuinguruetan eta eragin-kudeaketari aurre egiteko modua; berrikuntza zientifiko eta teknologikoko eta berrikuntza irekiko ekosistemen garrantzia; eta transferentzia teknologikoa eta ikerketek gizartean eragin ukigarriak sortzeko modua.
Ana Larizgoitia
Tel. 656 788 328 / [email protected]