• Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako 902 bazkideak,Euskadiko I+Gren c-, deitu dira ekainaren 7an Arabako Teknologia Parkera, erakundearen batzar nagusira. Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta Jupiterrerako Juice Misioko euskal partaidetza izango dira ekitaldiko protagonistak, non bere jardueraren eragina azalduko duen Innobasquek. Berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile guztiak biltzen dira jarduera horretan
  • Berrikuntzako bi kasu enblematiko aurkeztuko dira, José Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidente eta Petronorreko kontseilari delegatuaren laguntzailearen eskutik; eta Marc Souto, Goimekeko zuzendari komertzialaren eskutik eta Iñaki Pinto, Sener Aeroespazialeko eta Defentsako Sistema Elektro-Mekanikoen zuzendariaren eskutik
  • Entitateko ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak, itxiko du Batzar Nagusia

 

INNOBASQUE, 2023ko maiatzaren 25a. Euskadi irmo dabil, ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten Europako eskualdeen mailara iristeko. 2023rako aurreikuspenen arabera, euskal enpresen I+G %7,2 haziko da eta zifra errekorra lortuko du: 1.895 milioi euro. Zentzu horretan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia funtseko aliatua da ETE-entzat, irtenbide, tresna, jarduera, programa, itun… desberdinen bidez berrikuntza lortzeko. Horiek eta gehiago eskaintzen ditu Hazinnovak: berrikuntza-profilak, trebakuntza-saio ugari eta hainbat akordio administrazio eta entitateekin enpresa-sarea eraldatu eta jarduera berritzaileari laguntzeko.

Berrikuntzaren Euskal Agentziak gaur egun 902 erakunde elkartu ditu (erdiak enpresak) eta I+G arloko euskal inbertsioaren c,07 dira. Hausnarketak eta ekimenak funtsezkoak dira beraz berrikuntzan punta-puntan dabiltzan eskualdeekin Euskadik bateratasuna hobetzeko. Entitatearen egungo Plan Estrategikoaren baitan sektore aurreratuetako 349 ETE aholkatu dira berrikuntza-jardueren garapenean, 245 ETEk hartu dute parte I+G+b nazioartekotzeko jardueretan eta 219 eskolak STEAM ekintzak garatu dituzte, belaunaldi berriek (batez ere, neskek) karrera zientifiko-teknologikoak egin ditzaten.

2023 ekitaldiko jardueraren ardatz nagusia enpresa txiki eta ertainak dira eta enpresa horiek tresna berriak eskuratu ahal izango dituzte dagoeneko badagoen eskaintza indartzeko; bestetik, lineako plataforma berri bat jarriko da abian, berrikuntzan prestakuntza handiagoa, irmoagoa eta haien beharretara egokitua eskaintzeko. Gainera, berrikuntzako kasu praktikoen deialdi publiko bat plazaratuko da laster hautaketa bat identifikatu ahal izateko eta hori izan da Global Innovation Dayko edizio berriaren protagonista.

Finantzazio publikoa haztea funtsezkoa izaten ari da Berrikuntzaren Euskal Ekosistema osoak Europar Batasuneko punta-puntako ekonomiekin bateratasunaren azeleragailua zapaltzeko. Innobasqueko Euskadin “I+Gan egindako inbertsioaren 2023rako balioespena“-ri buruzko txostenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, I+Garen eragile nagusia den aldetik, % 12 igo ditu bere aurrekontu-ekarpenak eta NextGenerationEU funtsetan euskal proiektuek izan duten harrera ona eta foru-aldundien, udalerrien eta beste erakunde batzuen konpromisoa batuta, etorkizunerako proiektu estrategikoak abian jartzea ahalbidetuko da. Euskal enpresek ere argi dute I+Gren garrantzian sinesten dutela eta %5,9 haziko dituzte I+G programei eskaintzen dizkien funts propioak, txosten beraren arabera. Horiek dira inbertsio-ahaleginaren zatirik handiena hartzen dutenak eta soilik 2023an 1049 milioi euro inguruko inbertsioa dago aurreikusita, enpresa-finantzazioaren maximo historikoa Euskadin.

Jupiter eta hidrogenoa, Batzar Nagusiaren protagonistak

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ekainaren 7an egingo du Arabako Teknologia Parkean Batzar Nagusia. Urteko erreferentziazko hitzorduetako bat da eta berrikuntzaren euskal ekosistemako eragileak biltzen ditu Euskadiko berrikuntza-jardueraren norakoez aritzeko.

Agentziaren joandako legealdiko jardueraren laburpena eta kontuak aurkeztuko ditu Leire Bilbao zuzendari nagusiak eta bi kasu arrakastatsuren berri emango zaie bertaratuei, inspirazio-iturri izan daitezen, euskal enpresak abangoardia teknologikoan kokatzeko berrikuntza giltzarria izan baita bietan.

José Ignacio Zudairek, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak eta  Petronorreko kontseilari delegatuaren laguntzailek, korridorea aurkeztuko du.  Mugikortasun iraunkorrari lotutako euskal enpresen ekosistema bultzatzen duen ekimena da. Marc Souto, Goimekeko zuzendari komertziala (Danobatgroupekoa) eta Iñaki Pinto, Sener Aeroespazialeko eta Defentsako Sistema Elektro-Mekanikoen zuzendaria, Jupiter planetaren eta bere hiru satelite natural handienen (Ganimdes, Kalisto eta Europa) esplorazioa helburu duen Juice Misioaren euskal parte-hartzean zentratuko dira.

Manuel Salaverria Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak inauguratuko du Batzar Nagusia eta Innobasqueko ohorezko presidenteak, Iñigo Urkulu Renteria Lehendakariak, itxiko du.

 

Informazio gehiago

Blanca Pardo, Edukien arduraduna

  1. 658 727 776 / [email protected]

 

Ana Larizgoitia, Komunikazio zuzendaria

  1. 656 788 328 / [email protected]

 

Partekatu albiste hau