• Prestakuntza-ekintza batzuk berrikuntzan lehen urratsak egiten ari diren ETE-entzat dira, eta beste batzuek aukera emango diete esperientzia handiagoa duten enpresei erronka berriak jorratzeko, adibidez Europako funtsetarako sarbidea
  • Berrikuntzaren Euskal Agentziako teknikariez gain, ikastaroak honako erakunde hauetako adituek emango dituzte: Azterlan; BEAZ; C2B; CDE; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa; Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila; ZTBP 2030-RIS3 Euskadiko Elikadura Jasangarriko gidaritza-taldea; Hazi Fundazioa; Herrero & Asociados; Innguma; Lea Artibai Fundazioa; Miriam In Change; Mondragon Unibertsitatea; Mutualia; OAZ Coaching para el cambio; Prospektiker; Qi Europe; Sakona; Tecnalia; Tekniker; Deustuko Unibertsitatea; eta UPV/EHU, besteak beste

INNOBASQUE, 2022ko irailaren 14a. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak doako prestakuntza-eskaintza berri bat aurkeztu du, eta abian jarriko ditu 17 ikastaro eta tailer, Euskadiko erakundeei berrikuntza-prestakuntza emateko. Prestakuntza aurrez aurrekoa, online edo hibridoa izango da, eta haren helburua da enpresa berritzaileen kopurua handitzea eta horiek emaitzak eta lehiakortasuna hobetzea; beraz, enpresa txiki eta ertainei daude zuzenduta, haien sektorea edozein izanda ere. Dagoeneko eman daiteke izena Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren webgunean.

Innobasqueren prestakuntza-eskaintza ikastaro eta tailer praktikoekin berritzen da, eta, haien xede-profiletara egokitzeko, lau prestakuntza-modulutan banatzen dira: lehena, nagusiki, ETE-entzako da, eta berrikuntza-metodologiak jorratzen ditu. Bigarrena Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean aurreikusitako espezializazio adimenduneko zazpi arloei buruzkoa da (industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, ekoberrikuntza, elikadura osasuntsua, Euskadi sortzailea eta hiri jasangarriak), eta bereziki interesgarria da bitarteko eragile eta enpresentzat. Hirugarrena I+G+b-ren balorizazio, kudeaketa eta ustiapenari buruzkoa da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei dago zuzenduta. Azkena I+G+b proiektuetarako Europako finantzaketarako sarbideari buruzkoa da, eta haren xede-taldea dira barneko I+G jarduera duten erakundeak, enpresak eta bereziki ETEak lehenetsiz.

“Berrikuntza-prestakuntzaren” deialdi berri honetan jasotako 17 ikastaro eta tailerretako batzuk bideratuta daude berrikuntzan lehen urratsak egiten ari direnengana, eta beste batzuk maila aurreratuagoa duten erakundeengana. Ikastaroak saio bat eta lau saio artekoak dira, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako eta haren bazkideak diren erakundeetako adituek ematen dituzte, adibidez: Azterlan; BEAZ; C2B; CDE; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa; Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila; ZTBP 2030-RIS3 Euskadiko Elikadura Jasangarriko gidaritza-taldea; Hazi Fundazioa; Herrero & Asociados; Innguma; Lea Artibai Fundazioa; Miriam In Change; Mondragon Unibertsitatea; Mutualia; OAZ Coaching para el cambio; Prospektiker; Qi Europe; Sakona; Tecnalia; Tekniker; Deustuko Unibertsitatea; eta UPV/EHU, besteak beste

  1. MODULUA – BERRIKUNTZA-METODOLOGIAK

Irailaren 29a eta urriaren 6a – Ikastaroa: “Negozio-ereduetako berrikuntza”. AURREZ AURREKOA

Ikastaro aurreratu honek negozio-ereduetako berrikuntzarekin lotutako kontzeptuetan sakontzen du, eta aukera ematen die enpresei, kasu praktiko baten eta tresna zehatzak erabiltzearen bidez, euren negozio-ereduak berritzeko aukerak ezagutzeko. C2Bko, Mondragon Unibertsitateko eta Innobasqueko adituek emandako ikastaroa.

Urriaren 4a eta 13a – Tailerra: “Lankidetzan berritu. Nola aktibatu barneko berrikuntza-talde irekiak eta/edo beste erakunde batzuekin” AURREZ AURREKOA

Bost orduko tailer honek (bi saiotan banatuta) aztertzen du ea lankidetza lan‑estrategia egokia den enpresarentzat berrikuntza-proiektuak garatzeko orduan, eta zein izan daitekeen lankidetza egokiena une bakoitzean. OAZ Coaching para el cambio eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak ematen dute, eta parte-hartzaileek lankidetzan berritzeko esperientziak, gakoak, tresnak eta baliabideak ezagutuko dituzte.

Urriaren 6a eta 20a eta azaroaren 10a eta 24a – Ikastaroa: “Amain eman edo aurrea hartu. Dagoeneko badut zaintza-sistema bat, eta orain zer?” AURREZ AURREKOA

Lau saioko ikastaro aurreratua, non ETE-ek zaintza estrategikoko prozesuak perfekzionatu eta sistematizatuko dituzten. Erakunde hauetako adituek ematen dute: Azterlan, Herrero & Asociados, CDE, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Prospektiker eta Deustuko Unibertsitatea.

Urriaren 13a, azaroaren 3a eta 17a eta abenduaren 1a – Ikastaroa: “Amain eman edo aurrea hartu. Zaintzako hastapenak”. AURREZ AURREKOA

Oraindik zaintza egiten ez duten ETE-ei dago zuzenduta, eta ikastaroaren helburuak dira ETE-ei ezagutzak eta tresnak ematea, uler dezaten zertan datzan, zer abantaila dituen eta nola sistematizatu behar den. Erakunde hauetako adituek ematen dute: CDE, Tekniker, Lea Artibai Fundazioa, BEAZ, Sakona eta Innguma.

Urriaren 14a – Zaintza estrategikoaren tailerra Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin. AURREZ AURREKOA

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko ordezkariek zaintzarako bidean topatutako oztopoak azalduko dituzte, baita nola gainditu dituzten ere.

Urriaren 25a eta azaroaren 22a – Tailerra: “Bihurtu ideiak berrikuntza‑proiektu”. ONLINE

Tailerraren bi saioak (guztira bost ordu) Mirian In Change aholkulariak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak emango dituzte. Ideia bat proiektu bihurtzeko tresna, gidalerro eta metodologiak emango dira, azkar eta ekintza-plan batekin enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzat.

Azaroaren 18a – Zaintza estrategikoko tailerra Mutualiarekin. AURREZ AURREKOA

Oraingo honetan Mutualia arduratuko da haren adibidearekin azaltzeaz nola eraiki eta ezar daitekeen zaintza estrategikoko sistema propio bat.

Azaroa – Tailerra: “Jakin ea berrikuntza erabilgarria izan daitekeen zure enpresarentzat”. AURREZ AURREKOA

ETE-ei zuzendutako tailerra, enpresan berrikuntza sartzearen eta berrikuntza‑jardueraren bat garatzearen komenigarritasunari buruz.

Abendua – Zaintza estrategikoko tailerra BTIrekin. AURREZ AURREKOA

BTI arduratuko da haren adibidearekin azaltzeaz nola eraiki eta ezar daitekeen zaintza estrategikoko sistema propio bat.

  1. MODULUA – RIS3 ESPEZIALIZAZIO ADIMENTSUKO EUSKAL ESTRATEGIAREN AUKERAK

Urriaren 19a – Ikastaroa: “Hiri jasangarriak”. AURREZ AURRE ETA ONLINE

Ikastaroaren helburua da hiri jasangarriak jasangarriago egiten dituzten ekimen eta teknologiek Euskadiko enpresei eskaintzen dituzten aukeretan sakontzea. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak emango dute ikastaroa.

Azaroaren 24a – Ikastaroa: “Elikadura jasangarria: berritzeko aukerak elikaduraren balio-katean”. ONLINE

Ikastaroaren helburua da bitarteko eragileei, enpresei eta Euskadiko elikadura‑sektoreko beste erakunde batzuei ezagutza eta baliabideak ematea, berrikuntzaren bidez euren jarduerari balioa eman ahal izateko. Hazi Fundazioak eta Innobasquek emango dute, ZTBP 2030-RIS3 Euskadiko Elikadura Jasangarriko gidaritza-taldearen ordezkariekin lankidetzan.

  1. MODULUA – I+G+b BALIOZTATU, KUDEATU ETA USTIATZEA

Urriaren 20a – Ikastaroa: “Proiektu baten metrikak eta oinarrizko finantza-analisia”. AURREZ AURREKOA

Ikastaroak aukera emango die parte-hartzaileei modu praktikoan ezagutzeko oinarri teknologikoko enpresa baten edo startup baten finantza-adierazle eta ‑ratio ohikoenak prestatzeko funtsezko zikloa, bereziki azpimarratuz bideragarritasunarekin lotutakoak eta jarduketa eta gomendioen protokolo bat ematen dutenak modu egokian prestatu eta merkatuan sartzeko. Qi Europe aholkularitza-enpresako adituek emango dute.

Azaroaren 30a eta abenduaren 1a – Ikastaroa: “I+Gtik merkatura: lehen salmentak, negozio-eredua balioztatzea eta scale-up”. AURREZ AURREKOA

Qi Europe aholkularitza-enpresako adituek parte-hartzaileei erakutsiko diete oinarri teknologikoko enpresa baten edo startup baten negozio-eredua eskalagarri egiteko lehentasunezko lanak identifikatzen.

  1. MODULUA – I+G+b PROIEKTUETARAKO EUROPAKO FINANTZAKETARAKO SARBIDEA

Irailaren 22a eta 23a – Horizon Europeko proiektuak kudeatu eta justifikatzeko ikastaro aurreratua. AURREZ AURREKOA

Qi Europeko aholkulariek gainbegiratutako ariketa praktikoa da, EBren aurrean aurkeztutako proiektuen kasu errealak berrikusteko, indarreko ikerketa eta berrikuntzako esparru-programak (Horizon Europe) finantzatutako proiektuak kudeatu eta justifikatzeko akats ohikoenak ekidinez.

Azaroaren 3a, 4a, 10a eta 11 – Horizon Europeko proiektuen proposamenak prestatzea. AURREZ AURREKOA

Qi Europek emandako hogei orduko ikastaroa, non parte-hartzaileek jarduketa eta gomendioen protokolo bat izango duten Horizon Europe programan proposamenak modu zuzenean planifikatu eta prestatzeko.

Azaroaren 28a eta 29a – Horizon Europeko proiektuak kudeatu eta justifikatzeko ikastaro aurreratua. AURREZ AURREKOA

Hiruhilekoaren hasieran (irailak 22 eta 23) emandako ikastaroaren errepikapena.

Abendua – Europako I+G+b programen hasiera-ikastaroa. AURREZ AURREKOA

Partekatu albiste hau