2019ko irailaren 23a.- Enpresen berrikuntzarako zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz sentsibilizatzea, dauden jardunbide egokienak ezagutaraztea eta euskal ETEak arlo honetan autodiagnostikoa egitera gonbidatu eta laguntzea: horiek dira “Zaintzatik prospektibara” saioen oinarrizko hiru helburuak, 10 topaketa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan banatuta, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, datozen asteotarako programatuak bere erakunde bazkideekin batera.

Izaera batez ere praktikoa duen ekimen honekin INNOBASQUEk euskal erakundeak kontzientziatu nahi ditu zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz, informazioa arin geureganatu eta analizatzeko, erabakirik egokienak beharrezko unean hartzeko eta aukerak sortzeko. Prospektiba, beraz, prozesu sistematiko eta parte-hartzailea da, etorkizunerako informazioa jaso eta epe ertain-luzerako ikuspegia eraikitzen duena, gaur egun erabakiak hartzera eta ekintza kolektiboak mobilizatzera zuzendua.

“Mezu bat transmititu nahi dugu, alegia, ez dela aski lerratzen uztea edo aldaketak interpretatzea horietara egokitzeko, baizik eta ezinbestekoa dela horiei aurrea hartzea eta eraldaketak sortzea berrikuntzaren bidez. Zeregin hau ez dagokie bakarrik konpainia handiei, baizik eta enpresa-sare guztiari dagokio lehiakortasunari begira”, INNOBASQUEko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, dio.

Proposamenean 10 topaketako programa dago beste hainbeste eskualdeetan EAEko hiru lurralde historikoetan. Bilera laburrak, ordu eta erdi ingurukoak izango dira, eta horietan Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere bazkideetako batzuekin lan egingo du, beren sektorean lider diren enpresekin (adibidez, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafonerekin), anfitrioi gisa jardun dezaten eta zaintza eta prospektiba arloan duten esperientzia praktikoa azaltzeaz ardura daitezen, eta esperientzia horrek erakundean izan duen eragina ere azaltzeko Enpresa anfitrioiarekin batera, topaketa bakoitzean ETE bat izango da, arlo honetan ekimenak martxan jarri dituena, erakunde txiki edo ertainetan horren erabilgarritasuna azaltzeko.

Saio bakoitzak bere barruan tarte bat ere izango du berariaz prestaturiko inkesta labur bat betetzeko, bertaratzen diren enpresek autodiagnostikoa egin dezaten eta horrela gai honetan duten posizionamendura hurbilpen bat lortzeko. Inkesta hauetatik abiatuta, INNOBASQUEk gero talde homogeneoak antolatuko ditu bere erakunde bazkideekin, eta horiei lagunduko die zaintza egitetik prospektibara igarotzeko bidean.

“Zaintzatik Prospektibara” jardunaldien programa

Pasa dan ostiralean, irailaren 20an, jardunaldien programa hasi zan Velatiak Boroan (Amorebieta-Etxano) duen egoitzan, non Addilan-en ETEko kasua azaldu zan.

“Zaintzatik Prospektibara” jardunaldi hauen programa osoan honako deialdi hauek daude:

  • Irairen 27an, Aretxabaleta, Debagoienean. Mondragon Componentes eta Elay-ren esperientziaren aurkezpena.
  • Irailaren 30ean, Donostian. Kutxabank eta Informática 68-ren esperientziaren aurkezpena
  • Urriaren 2an, Elgoibarren (Debabarrenean). Danobat eta ITS Security-ren esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 2an, Beasainen (Goierrin). CAF eta Amporen esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 3an, Markinan (Lea Artibain). Azaro Fundazioaren antolaketa eta Leartiker eta Copreciren aurkezpena.
  • Urriaren 3an, Igorren (Arratian). Batz eta Azterlan-en esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 4an, Bilbao (Bilbo Handian). Erdhart Serikat eta Herrero y Asociados-en esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 10ean, Muskizen (Ezkerraldean). Petronor eta Protón Electrónicaren esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 18an, Zamudion (Txorierrin). Vodafone eta Addimenen esperientziaren aurkezpena.

Parte hartzeko interesa duten enpresek izena eman behar dute INNOBASQUEko webgunearen bidez, ondorengo estekan: 

Zaintzatik Prospektibara saioak

Lekua mugatua da eta saio bakoitzean izena emateko epea saioa hasi baino 24 ordu lehenago amaituko da.

 

Partekatu albiste hau