2019ko uztailaren 12a. 2.400 euskal ETEk erabilgarri dute dagoeneko Hazinnova zerbitzu berria. SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 500 proiektu inguru jarriko ditu martxan enpresa parte-hartzaileen berrikuntza- eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak gaur aurkeztu du Hazinnova eta, hemendik aurrera, zerbitzuaren zabalkundea egingo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietako enpresa txikien artean. Tapiarekin batera, ekitaldian izan dira baita ere Alex Arriola eta Leire Bilbao, SPRI Taldeko eta Innobasque-ko zuzendariak
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.