Gasteiz, 2019ko otsailaren 16a. Gaur Barakaldoko El Regato ikastetxeko WSTA (Women’s Space Technology Agency) taldea izan da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko FIRST LEGO League lehiaketan Euskadiko finalaren irabazlea proiektu honekin: telebisio eta ikerketa formatu bat non astronautekin eta beste profesionalekin elkarrizketak egin baitituzten ariketa fisiko pasiboa erabiltzen den elektrodo-jantzia. Bestalde, Gasteizko Europa jauregian 2.500 lagun bildu duen lehiaketan, Donostiako Axular Lizeoko Overclock Axular taldea eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako Insovnia taldea izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sarien irabazleak. Beraien proiektuak errealitate birtualaren bitartez musika aisialdi moduan erabiltzea eta kanpoko argiaren erregulazioa astronauten bio erritmoak mantentzearen inguruan, horrenez hurren, izan dira. Hirurak izan dira talderik osoenak aurtengo erronkaren –nola bizi urtebete espazioan– hiru eremuetan: zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak.

Partekatu albiste hau