Euskalduna jauregian, eskualdeen arteko topaketa izan da gaur Europako hiru proiekturen inguruan, 30 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dutelarik.

  • Europako Batzordeak bultzaturiko Manumix, S34Growth eta Manunet proiektu hauen helburua lehiakortasuna hobetzeko tresnak garatzea, fabrikazio aurreratua bultzatzea eta I+G+b politiken ebaluazioa indartzea da.
  • Euskadi jardunaldi honen liderra izan da, Eusko Jaurlaritzaren neurrien parte delarik I+G+b politikak hobetzeko eta honela euskal industriaren pisua BPGren %eraino gehitzeko.

Bilbo, 2017ko maiatzaren 17a. Europako 20 eskualdetako eta Europako Batzordeko ehunen bat erakunde-arduradun batu dira gaur Bilboko Euskalduna jauregian eskualdeen arteko lankidetza-jardunaldian; fabrikazio aurreratua indartzeko I+G+b politikak hobetzea bilatzen duten Europako hiru proiekturen inguruan izan da.

Manumix, S34Growth eta Manunet proiektuek, Europako Batzordeak bultzatuak, 30 milioi euroko zenbatekoa gainditzen duen aurrekontua dute. Horien helburuen artean honako hauek daude: industria 4.0-n lehiakortasunean eta nazioartekotzean aurrera egitea, fabrikazio aurreratuko politiken ebaluazioa hobetzea, Euskadiko espezializazio-estrategia adimendunaren lehentasunetako bat, edo ikerketa eta berrikuntzako nazioz gaindiko proiektuak bultzatu ahal izateko tresnak garatzea.

Honela, Eusko Jaurlaritzaren, SPRI eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik, Euskadi izan da eskualdeen arteko lankidetza-topaketa honen liderra; izan ere, I+G+b politiken eraginkortasuna hobetzeko martxan jarritako neurrien artean sartzen da, industriaren pisua 2020an BPGren %eraino gehitzera zuzenduta daudelarik politika horiek.

Gaurko jardunaldian, Finlandia, Erresuma Batu, Herbehere, Lituania, Italia, Belgika edo Espainiako hainbat eskualdetako adituek eta erakunde-arduradunek oinarriak jarri dituzte Europako Batasunaren planetan funtsezkoak diren politikak eta proiektuak garatzeko, betiere eskualdeen arteko lankidetza hobetzeko espezializazio adimendunaren eta industria 4.0 berrikuntzaren inguruan.

Lehiatzeko lankidetza

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunerako sailburuordeak, Estíbaliz Hernáezek, eman dio hasiera topaketari eta “globalizazioaren arorako industria-politika” izatearen garrantzia nabarmendu du.

Industria 4.0 geratzeko dago hemen, gure industriak eboluziona dezan eta lehia-posizio hobea izan dezan

– Estibaliz Hernáez

Estrategia honen helburu bat da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak sartzea eta fabrikazio-prozesuak hobetzea lehentasunezko sektoreetan

– Estibaliz Hernáez

Gainera, Hernáezek eskualdeen arteko lankidetza jarri du balioan, Europako Batasunaren barruan eta kanpoan. Berak esan duenez, lankidetza honek “funtsezko zeregina izan dezake lehiakortasuna sustatzeko eskualde mailan eta Europa osoan”.

Izan ere, sailburuordeak gogorarazi du “eskualdeetako hazkundearen 0 baino gehiago ezin zaiela tokiko faktoreei egotzi” eta, beraz, azpimarratu du eskualde bateko espezializazio adimendunak “ez duela estrategia isolatu bat izan behar”.

Topaketan parte hartu dutenek proiektuen garapenarekin jarraituko dute gaur eta ostiral artean Euskadin izango diren hainbat lansaiotan, eta bisitak egingo dituzte, besteak beste, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera, Zamudion, eta Fabrikazio Aurreratu Aeronautikoko Zentrora, hau ere Zamudion.

Partekatu albiste hau