Guztira hezkuntza ez-formaleko 50 eragilek parte hartzen dute STEAM espazioan, gazteekin egiten dituzten jardueretan STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) hezkuntza-eredua sartzeko helburuaz.

  • STEAM espazioa sei topaketen bidez gauzatuko da, eta horietan talentua, digitalizatzea edo hezkuntza-berrikuntzarako metodologia berriak aztertuko dira. Ikasitako guztiarekin Gomendio Gidaliburua egingo da.
  • Gaur izan da STEAM espazioaren lehenengo topaketa, eta Digna Couso adituak hitzaldia eman du STEAMetan alfabetatzearen garrantziaz generoaren eta zuzentasunaren ikuspegitik.

Bilbo, 2017ko apirilaren 28a. Jose Puyok, EDE Fundazioko zuzendariak, Sabino San Vicentek, Euskaltel Konekta Fundazioaren gerenteak eta Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, gaur Bilbon STEAM espazioa aurkeztu dute, sentsibilizazio eta sozializaziorako ekinbide aitzindaria, hezkuntza ez-formaleko eragileei zuzendua, hauek aisialdian gazteekin egiten dituzten jardueretatik STEAM Hezkuntza bultza dezaten. Innobasquek eta EDE Fundazioak sustaturiko proiektua da, eta FECYT-Industria, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren eta Euskaltel Konekta Fundazioaren laguntza du.

Hezkuntza ez-formaleko eragile hauetako 50 (aisialdi hezigarriko elkarteak, gazteriaren udal-zerbitzuak, fundazioak, museoak, …) STEAM hezkuntza-ereduarekin gaitzeko eta konektatzeko helburuaz sortu da 6 topaketaz osaturiko ekinbide hau; gero guztion eskura jarriko den Gomendio Gidaliburua egiteko balioko dute, eta lehen topaketa gaur izan da. Gainera, STEAM espazioa garapen komunitarioaren ikuspegitik eta ikuspegi inklusibotik aztertzen da, 50 eragile hauek gizarte- eta ekonomia-errealitate oso ezberdinak bizi dituzten haur, nerabe eta gazteekin ari baitira zuzenean lanean.

Gaurko jardunaldian, Digna Couso adituak, Bartzelonako Universitat Autònomako CRECIM-Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàticako zuzendariak, STEAMen alfabetatzearen garrantzia azpimarratu du, generoaren eta zuzentasunaren ikuspegitik. Ondoren, tailer bat egin da ekinbide honetan parte hartzen duten 50 eragileen ordezkarien artean, 70 baino gehiagoren artean izan direlarik hautatuak.

STEAM hezkuntza-eredua bultzatzen ari gara Innobasquetik, aukera ematen baitu belaunaldi berriak berrikuntzarako gaitasunetan prestatzeko, hobeto moldatu ahal izan daitezen gizarte aurreratu eta globalizatu batean, erronka konplexuekin eta teknologia-garapen handiarekin

– Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia


Hau oso proiektu baliotsua da, zeren eta aisialdi hezigarrirako prestakuntza-eskolak, aisialdi hezigarriko proiektuak auzoetan, hezkuntza ez-formalaren hainbat gunetatik garaturiko zerbitzuak eta ekinbideak leku estrategiko eta garrantzitsuak baitira etengabeko berrikuntzarako

– Jose Puyo, EDE Fundazioko zuzendaria


Nire esperientziak adierazten dit STEAM hezkuntzak moldakortasuna eskaintzen duela, oso postu teknikoetatik sorkuntza artistikoagoa dutenetara igarotzeko aukera ematen baita, eta alderantziz. Teknologia berriek ere eragiten dute horretan beren bilakaera geldiezinari esker. Gainera, nabarmendu nahi dut ez dagoela gizonezkoen edo emakumezkoen ikasketarik; talentu-kontua da, ez genero-kontua

– Sabino San Vicente, Euskaltel Konekta Fundazioaren gerentea

Hainbat azterketaren arabera, STEAMekin erlazionaturiko eskolaz kanpoko jardueretan parte-hartzeak eragin positiboa du zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikarekiko (STEAM, ingeleseko siglen arabera) gazteen lorpenetan eta interesean. Eragin hori are handiagoa da gizarte- eta ekonomia-ingurune behartsuetatik datozen ikasleen artean. STEAM hezkuntza ikasteko eredu bat da, non bost jakintza-arloak era integratuan lantzen diren, eta ez bakoitza bere aldetik bereizita, ikuspegi interdiziplinar eta aplikatuarekin. Honela, gazteek berrikuntzari buruzko trebetasunak eta gaitasunak garatzea ahalbidetzen du, aparte utzita zientzia- eta teknika-arloko lanbideren batera joko duten edo ez.

STEAM Espazioko parte-hartzaileak:

EDE Fundazioaren Aisialdi Eskola, Fair Saturday Fundazioa (Barreras Invisibles/Hesi Ikusezinak programa), “GILTZARRI”- Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloa, Lantegi Batuak Fundazioa, Ausolan, Hazian Kultur Elkartea, Bolunta-Bizkaiko Boluntariotza eta Parte hartzeko Agentzia, Argizai Eskaut Taldea, Gaztetxo Eskola, BTEK, KID´S KIT KAR Elkartea, Zientziapolis, Bilboko Udala, Bilbao Dynamics, Kiribil Sarea gizarte- eta hezkuntza-elkartea, Sestaoko Gazteleku, Gamaker.org, Umeak Kalean, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Hontza Museoa Fundazioa, BalmaZ (Balmasedako Udaleko Gazteria Zerbitzua), B-Side (EDUCABLOG proiektua), IRSE Araba, EDUROBOTIC, Hirikilabs – Tabakalera, Mater Museoa, GORABIDE, Ataungo Udala, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Eraikide Sarea, Hezkide Eskola, Gure Lurra Elkartea, Portugaleteko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Arkeologi Museoa, Laboratorium Museoa, Harribide Fundazioa, Urtxintxa, Oreka, Ayuda en Acción-Ekintzaz Lagundu Fundazioa, Eragintza Kultur Erakundea, Elhuyar, Gozaldi gazte-elkartea, Hazi Fundazioa, Arrigorriagako Udala, Micaela Portilla Eskola, Añanako Kuadrilla, Errontegiko Ainara Kultur Elkartea, Alcavi, Athlon Koop E., Lenbur Fundazioa, Gaztematika.

Partekatu albiste hau