Bilbo, 2016ko ekainaren 3a. Euskalit-eko presidenteak, Josetxo Hernándezek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, Alberto Garcia Erauzkinek, lankidetza-akordio estrategikoa izenpetu dute, Euskadin elkarrekin bultzatzeko kudeaketa aurreratua eta berrikuntza datozen hiru urteetan.

Hartu duten konpromisoaren arabera lankidetza estutuko dute euskal enpresek izan dezaten Berrikuntzaren Kultura Indizearen azterketan parte-hartzearen onuren berri, bi erakundeak horren lider direlarik Euskadin Kalitatearen Espainiako Elkartearekin lankidetzan; izan ere, berrikuntzaren kulturak erakundeetan duen egoeraren datu kuantitatiboak ematen ditu Indize horrek, informazioa eskainiz kultura honen garapena bultzatzeko, funtsezko elementu gisa bere lehiakortasunean.

Halaber, nazioarteko Quality Innovation Award lehiaketan euskal enpresen parte-hartzea sustatzera konprometitu dira bi erakundeak: hau Euskalit-ek koordinatzen du Euskadin, Unibasq-en laguntzaz, eta produktu, zerbitzu, prozesu eta antolaketa-mailako berrikuntzak sortzea eta garatzea bilatzen du.

Halaber, Innobasque eta Euskalit-eko ordezkariek bi erakundeetako gobernu-organoetan parte hartuko dute eta sinergiak bilatuko dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen eta Kudeaketa Aurreratuko Astearen antolaketan.

Bi erakundeen gaitasunak sendotzen dituela berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren sustapenean, Euskadiko lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa

– Josetxo Hernández, Euskalit-eko presidentea

Berrikuntzaren kultura indartzen jarraitzeko eta kudeaketan berrikuntza bultzatzeko premia dugu

–  Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea

Euskaliten eta Innobasqueren arteko lankidetza etengabea izan da; beraz, akordio honek ofizialdu egin ditu bi erakundeen arteko harremanak.

Euskaliti buruz

Euskalit-Kudeaketa Aurreratua enpresa eta erakunde talde batek eraturiko fundazioa da, Eusko Jaurlaritzak sustatua, Kudeaketa Aurreratuaren elementuen aplikazioa sustatzeko euskal erakundeetan, eta horrela lehiakortasuna eta garapen iraunkorra bultzatzeko Euskadin. 2.000 pertsonak baino gehiagok, gehienak zuzendaritzakoak, era altruistan parte hartzen dute Ebaluazio Klubetan, eta Euskadin kudeaketa aurreratuarekin konprometituriko 700 enpresa  eta erakunde Euskaliten bazkide kolaboratzaileak dira.

Innobasqueri buruz

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile berezia da, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua eta onura publikoko izaera duena, 1.000 erakunde bazkidek baino gehiagok osatua. Aliantza publiko-pribatu honen parte dira enpresak, herri-erakundeak, zientzia eta teknologia eragileak, eta gizartea, elkartuta gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa bultzatzen dutenak berrikuntzaren bidez Euskadi gizarte berritzaile bihurtzeko bere eremu guztietan. 2007an Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortua, berrikuntza-politika berriak diseinatu, inplementatu eta bultzatzen laguntzen dio Jaurlaritzari.

Partekatu albiste hau