• Donostiako Axular Lizeoa; Zornotzako (Bizkaia) Karmengo Ama Ikastetxea eta Elburgoko (Araba) Tecnoclub Elburgo taldeak lehenengo, bigarren eta hirugarren tokian geratu dira, hurrenez hurren, FLL Euskadi zientzia eta robotika txapelketako zazpigarren edizioan.
    • 6 eta 16 urte arteko 500 ikasle inguruk hartu dute parte aurten Junior FLL (6-9 urte) eta FLL Euskadi (10-16 urte) lehiaketetan, beren robotak diseinatuz programatuz, eta zientzia-proiektuak defendituz aditu gaituen aurrean. Aurtengo gaia da nola egin berrikuntza hondakinen kudeaketan.
    • FLL Euskadi kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, gaitasun berritzaileen garapena eta talde-lana bultzatzen dituena hezkuntza-robotikaren bidez, horrela zientzia eta teknologiaren zaletasuna sustatuz.

Prentsa-oharra (PDF, 544 Kb)

Sarien zerrenda(PDF, 544 Kb)

Derio, 2015eko abenduaren 12a. Donostiako Axular Lizeoa; Zornotzako (Bizkaia) Karmengo Ama Ikastetxea eta Elburgoko (Araba) Tecnoclub Elburgo taldeek FIRST LEGO LEAGUE (FLL) Euskadi zientzia eta robotika lehiaketako zazpigarren edizioko lehen, bigarren eta hirugarren sariak irabazi dituzte, hurrenez hurren; lehiaketa Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen du. Hauek izan dira hiru lantalderik osoenak beren zientzia-proiektuaren kalitate eta berrikuntzagatik, diseinatu duten robotaren fidagarritasunagatik eta lehiaketan zehar erakutsitako balioengatik. Sailkapen honek Espainiako finalean parte hartzeko aukera ematen die, eta gero Open European Championship edo Estatu Batuetako World Festival-era jauzi egiteko aukera izango dute. Aurten lehenengo aldiz eskola-lehiaketetan 9 eta 10 urte arteko haurrek hartu dute parte Junior FLL kategorian. (IKUS SARIEN ZERRENDA ONDOAN)

Mundu osoan, 80 herrialdetako 300.000 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute FIRST LEGO Leaguen, irtenbide berritzaileak proposatuz hondakinen kudeaketarako, aurtengo erronkarako. Axular Lizeoak  fruta-azalak erabiltzea espartzuak edo barne-zolak sortzeko proiektu bat aurkeztu du. Karmengo Ama Ikastetxekoek, berriz, erabilitako txikleak lehengai bihurtzea produktu berriak sortzeko irtenbide bat asmatu dute. Azkenik, Elburgoko umeek badminton bolanteeko hondakinak kudeatzeko sistema bat proposatu dute.

Honela, FLL Euskadi ondo finkaturik dago Euskadin gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko programa integral gisa, betiere ikaste-esperientzia dibertigarri eta zirraragarri baten bidez. Orain arte, FLL Euskadi-ren 7 edizioetan 2.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, eta nazioarteko faseetan -Europan eta Estatu Batuetan- 9 euskal talde izan dira. Bestalde, irakasleek eta ikasleek proiektua abalatzen dute eta hezkuntza-esperientzia dibertigarritzat jotzen dute, eta horri esker proiektuen arabera lan egiten ikasten dute hainbat gaitasun edo trebetasun garatuz, talde lana, ekintzailetza, arazoen konponketa edota prentsamendu kritikoa, besteak beste.

Gaur, ehunka pertsona etorri dira Euskaltelen egoitzara, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera, bertan gauzatu baita lankidetza publiko-pribatuko proiektu hau, 100 boluntarioren laguntzari esker, baita eragile estrategiko hauen laguntzari esker ere: Euskaltel, Tecnalia, IK4, Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargoa, Ausolan, Bridgestone, Aero Espazio Eskola, Bilbao Dynamics, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Urbaser  FLL Espainia-ko Trash Trek erronkaren laguntzailea da. Urbaser-ek, bai hondakinen tratamenduan eta bai hiri-zerbitzuetan, estatuko eta nazioarteko merkatuan duen esperientzia luzeak eta berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoak kolaboratzaile hoberena bihurtzen dute bera FLL-rako eta 2015-2016 edizio honen erronkarako. 

Partekatu albiste hau