Erakundeetan aldaketa berritzaileak sortzeko orduan, enpresa-kulturak lidergo-estiloan eta pertsonen garapenean duen garrantzia nabarmendu du UPV/EHUko katedradun emeritua den Sabino Ayestaran-ek egindako azterlanak: “Berrikuntza taldeak, erakundeen berrikuntzarako tresnak”.

  • Kudeaketa aurreratuko “Innobideak-Kudeabide” programak, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek sustatzen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatzen du lehiarako onura bereizgarriak eraikiz.
  • Virtualware Group-ek eta Etorkintza Fundazioak berrikuntzaren hainbat kudeaketa-eredu inplementatu ondoren zer aldaketa esperimentatu zituzten azaldu dute.

Prentsa-oharra (PDF, 544 Kb)Argazkia

Bilbo, 2015eko urtarrilaren 27a. Gaur goizean egin da “Berrikuntzaren kudeaketa” jardunaldia, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatua Innobasqueren Astearteak programaren esparruan. Han eman dira ezagutzera UPV/EHUko katedradun emeritua den Sabino Ayestaranek egindako “Berrikuntza taldeak, erakundeen berrikuntzarako tresnak” azterketaren emaitzak. Ayestaranek frogatu du berrikuntza taldeek eragin nabarmena zertzen dutela beren erakundeetan, betiere beraien kulturak eta lidergo-estiloak pertsonen parte-hartzea ahalbidetzen badu eta beraiengan konfiantza jartzen bada. Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin batera bultzatzen duen “Innobideak-Kudeabide” kudeaketa aurreratuko programaren eragina ere aztertu da. Hauek bezalako berrikuntzaren kudeaketa-ereduek erakundeen eraldaketa bultzatzen dute, hauek errazago detekta ditzaten negozio-aukera berriak, eraginkortasuna hobetu eta, hedaduraz, lehiakorragoak izateko.

Jardunaldian izan dira Sabino Ayestaran, UPV/EHUko Psikologia Sozialeko katedradun emeritua; Luis Jiménez, Euskaliteko arlo-arduraduna; Salvia Hierro, Etorkintza Fundazioaren zuzendari gerentea; Asier Extremo, Virtualware Groupeko finantza-zuzendaria; Jon Abaitua, Tazebaezeko sortzaile-kidea; Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Salvia Hierrok, Ayestaranen azterketan parte hartu duen Etorkintza Fundaziokoak, baieztatu du “berrikuntza taldeak aukera bat direla pertsonengan oinarrituriko kudeaketa-sistemarako”. Horregatik, katedradunak baieztatu du “lidergoa partekatzera ohituta dauden erakunde batean, posible dela zuzendaritzakoek eraldaketazko lidergoa betetzea”.

Bere aldetik, Luis Jiménezek, Euskalit-ekoak, Innobideak-Kudeabide-ren balantzea egin du, lehiakortasuna hobetzeko kudeaketa aurreratuko programa hau aplikatzen duten enpresetan onurak honako hauek dira:

  • balio-ekarpen bereizgarria egitea,
  • proiektu partekatu batekoak diren sentimendua piztea langileengan,
  • berrikuntza eremu guztietan aplikatzea,
  • gizartearekiko konpromisoa indartzea,
  • estrategia baten bidez epe luzerako ikuspegia sortzea,
  • emaitza iraunkor eta orekatuak lortzea.

Virtualware Group errealitate birtualeko enpresak eredu hau aplikatu du, eta horrek bere enpresa-kultura garatzen lagundu du, eta negozio-garapena sendotzen nazioartekotzeari aurre egiteko. Azkenik, Tazebaez berrikuntzako aholku-enpresak bere “suziri eredua” aurkeztu du berrikuntza kudeatzeko.

Jardunaldi hau, Bilbao Berrikuntza Faktoria-rekin lankidetzan egina, “Innobasqueren Astearteak” programaren barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu albiste hau