Innobasqueren Berrikuntza Eskolaren parte den Cleantech Now!-k gazteak teknologia garbietan murgildu nahi ditu, Euskadin hazteko eta enplegua sortzeko ahalmen handia duen industria baita, 25.000 enpleguraino 2020ra arte.

  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle lankidetzan aritu dira gaur Kursaalen 9 cleantech enpresarekin, hauek erronkak aurkeztu dizkietelarik laguntza eskatzeko.
  • 600 gaztek baino gehiagok parte hartu dute atzo eta gaur artean berrikuntza irekiko TrainINN Lab laborategian eta Cleantech Now! lehiaketa eta tailerrean, Innobasquek antolatuta.

Prentsa-oharra (PDF, 665 Kb) Lehiaketaren argazkia Tailerren argazkia Egitaraua (PDF, 321 Kb)

Donostian, 2014ko apirilaren 9a. Unibertsitate eta Lanbide Heziketako 400 ikaslek baino gehiagok lan egin dute gaur elkarrekin hainbat ikastetxe eta jakintza-arlotako taldeetan, eta cleantech industrian -hots, teknologia garbien inguruan- lan egiten duten 9 euskal enpresak planteaturiko erronkentzat irtenbide berritzaileak proposatu dituzte. Cleantech Now! Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Berrikuntza Eskolaren parte da, eta gazteak teknologia garbietara hurbiltzen ditu, hauek hazteko duten ahalmen handiagatik eta Euskadin enplegua sortzeko duten gaitasunagatik, 25.000 enplegu inguru 2020ra arte. Berrikuntza-tailer honetaz gain, ekintzailetza-lehiaketaren finala jokatu da, eta Rodrigo Fernández Touzak, Tecnuneko ikaslea, irabazi du Smart Cup-ekin. Proiektua edalontzi tolesgarri bat da, sakelan eroan dezakeena.

Saria ematen izan dira Josu Ruiz, Donostiako Sustapena-ko lehendakariordea eta Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikorako zinegotzi ordezkaria; Imanol Cuétara, Spri Taldeko Ekintzailetza-zuzendaria, eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Teknologia garbiak lanbide-garapenerako aukera bat dira Euskadiko gazteentzat, planetaren iraunkortasunari laguntzen baitiote; izan ere, errentagarritasun ekonomikoa eta kostu-eraginkortasuna, ingurumen-eraginaren murrizketa eta enpresa-jarduerarako beharrezko baliabideen doikuntza uztartze dituzte.

Gese, Ocean Electric, Zero Lab, Likuid Nanotek, Tecnalia Ventures, Planet Energy, Dynicon Sistemas, Auzolan eta Birzitza-ko ordezkariak gazteekin elkarlanean aritu dira honako gai hauen inguruan: nola hazi konpainiaren egitura gehitu gabe; ainguratze-sistema hobetzea itsas energia sortzeko; mintz batzuen ahalmena identifikatzea hondakin-uren arazketarako; eguzki-energiaren eta energia fotovoltaikoaren sorkuntza-balioa gehitzea; mugikorreko aplikazio sinplea mugikortasuna hobetzeko; gaikako bilketarako edukiontzi baten diseinua hobetzea edo eskola-jatetxeetan sorturiko hondakinei irteera ematea.

Ekintzailetza-lehiaketa

Rodrigo Fernández Touzak, Tecnuneko ikaslea, aurkezturiko proiektuak irabazi du ekintzailetzako prestakuntza-programa, 5.000 eurotan balioetsia, Cleantech Now! lehiaketa irabazi duelako, Santurtziko San José de Calasanz ikastetxe eta Lea Artbai FPko beste finalistei gain hartu ondoren. Laurek epaimahai aditu baten aurrean beren cleantech negozio-proiektuak defenditu dituzte: autobus elektrikoen hari gabeko birkarga, edalontzi birziklagarriak eta tolesgarriak, material birziklatuzko altzariak edo hiri-baratzeak. 

Epaimahaikoak honako hauek izan dira: Imanol Cuétara, Spri Taldeko Ekintzailetza-zuzendaria; Iñigo Olaizola, Donostia Sustapena-ko Berrikuntza-arduraduna; Jokin Lopetegi, CAFen Negozio Berrien Azeleratzailearen arduraduna; Iñaki Markaida, business angel; Iruri Knorr, Ludeiko Marketin-zuzendaria; Iñaki Ibañez eta Ander Negro, Birzitza-ren sortzaileak; eta Luis Manero, Innobasqueko programa-zuzendaria.

Cleantech Now! Innobasque-k sustatzen du UPV/EHU, Mondragon Unibertsitate, Deustuko Unibertsitate, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun, eta Teknika-ren bidez, eta Donostiako Sustapena-ren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren laguntzaz.

Atzo eta gaur artean 600 ikaslek baino gehiagoak berrikuntza egiten ikasi dute TrainINN Lab eta Cleantech Now! ekinbideetan; Innobasqueren Berrikuntza Eskolaren parte dira, horren bidez euskal gazteak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara hurbiltzen direlarik era sortzaile, estimulagarri eta dibertigarrian. Honela, enpresaren eta eskolaren arteko lotura sustatzen da, baita ikastetxeen, unibertsitateen eta hainbat jakintza-arloren arteko trukea ere hibridazioaren bidez.

Partekatu albiste hau