Gaur Innobasquek antolatu duen “Bezeroaren esperientziatik berrikuntza egitea” jardunaldian, erakutsi da erabiltzaileak pisua irabazten duela balioaren katean, bera bihurtzen delarik enpresek zorroan sartzen dituzten berrikuntzen sortzaile.

  • Erabiltzaileek produzituriko berrikuntzen bidez sortutako produktu eta zerbitzuak erraztean oinarritzen dute enpresa batzuek beren negozio-eredua.
  • Herri-administrazioek, ikerketa-zentroek eta enpresek erabiltzailea dute berrikuntza-sortzaile gisa.

Prentsa-oharra (PDF, 665 Kb) Hizlarien argazkiak Egitaraua (PDF, 321 Kb)

Bilbo, 2013ko martxoaren 25a. Gaur goizean Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatu duen “Bezeroaren esperientziatik berrikuntza egitea” jardunaldian, beren erabiltzaileek berrikuntzak sortzen dituztela erakutsi dute hainbat arlotako erakundeek. Kasu askotan, bezeroen arteko bitartekotza errazten duten erakundeak dira, bezero horiek izanik produktu edo zerbitzu berritzailea produzitzen dutenak. Herri-administrazioek, ikerketa-zentroek eta enpresek erabiltzailea dute berrikuntza-sortzaile gisa.

“Innobasqueren Astearteak” programan kokaturiko jardunaldian honako hauek izan dira parte-hartzaileak: Jorge García del Arco, Xuperako zuzendari nagusia; Sonia Riesco, Azti-Tecnaliako Joera eta Berrikuntza Behatokikoa; Jon Mikel Perea, Leroy Merlin Oiartzun dendako zuzendaria; Jon Uriarte, Ticketbiseko sortzaile-kidea; Eduardo Elorriaga, Hermeneuseko zuzendari nagusi eta sortzailea; Asier Ruiz, Biobaiko zuzendaria; Koldobike Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Gobernu On eta Gardentasuneko Berrikuntza Publikoaren arduraduna; Alberto Bokos eta Txema Villate, Innobasqueko Sozializazio-zuzendaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.

TTicketbis eta Hermeneus on line esperientziaren erakusgarri dira, hots, bertan elkarri eragiten dioten erabiltzaileen berrikuntzak errazteko plataforma gisa diharduten enpresak. Honela, Ticketbis sarrerak salerosteko enpresak 4 urtean 23 herrialdetan 58 milioi euro fakturatzea lortu du Jon Uriartek. Bestalde, Hermeneus elikagaien ekoizleari zuzenean eta bitartekotzarik gabe erosteko Interneteko merkatua da, eta bertako Eduardo Elorriagak azaldu du nola lortu duen “erosketa-kostu negatiboa”.

Koldobike Uriartek erakutsi du herri-erakundeetatik posible dela erabiltzailea berrikuntza-prozesuetan sartzea. Honela, Eusko Jaurlaritzaren ekinbide bat aurkeztu du, herritarren ikuspegia kudeaketa publikoan sartzen duena, kasu honetan, seme-alabadun familientzako laguntzetan. Jardunbide berritzaile publiko hau beste batzuetara eskalagarria da eta jada garatu da erabiltzaileen esperientzia emozionalarekin enpatizatuz. Bestalde, Azti Tecnaliak The Food Mirror azaldu du, I+G+b-ko prozesu sistematizatu bat, bertan, kontsumitzailearekin batera, elikadura-industriara edo banaketara transferitzeko prest dagoen prototipoa sortzeko.

Hurrengo blokean ere, bezeroarekiko harremanari buruzkoan, garbi geratu da erabiltzaileak eragiten eta sortzen duela berrikuntza, gai dela produktu eta zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak hobetzeko, batzuetan aurreikusi gabeko erabilerak emanez. Bezeroaren jokabideak interpretatzen dituzten erakundeek berrikuntza-iturri agortezina dute erabiltzailearengan. Honela, Xuperak bezeroekiko harreman-proiektuak diseinatu eta kudeatzen ditu; Biobai-k txikizkako merkataritzako eta ETEetako bezeroaren entzute aktiboa proposatzen du gamifikazioaren bidez; eta Leroy Merlinek bere kontsumitzaileek dendetan duten jokabidea aztertzen du beraien oraingo eta etorkizuneko premiak asetzeko.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki honetara, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Partekatu albiste hau