Gaur arratsaldean 300en bat pertsona elkartu dira Bilboko Guggenheim museoan “Innobasqueren astearteak” programaren urteko azken saioan: “Berrikuntzaren erronkak”. Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, eman dio amaiera, eta Euskadik espezializazio-estrategia adimenduna oinarritzeko izango dituen bi “metalehentasunak” nabarmendu ditu: manufaktura aurreratua eta energia.

  • “Berrikuntzaren erronkak” jardunaldian erakutsi da Euskadiko erakundeak nola ari diren aurre egiten gizarte, enpresa, zientzia-teknologia, eta lurralde arloetako erronkei.
  • Ekitaldiak balio izan du “Euskal Herriko Berrikuntzaren Gida” aurkezteko; Estrategia Empresarial-ek egin du SPRI Taldearen eta Innobasqueren laguntzaz, eta Euskadin zertutako jarduera berritzaile handiaren berri ematen du.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Bilbo, 2013ko abenduaren 17a.  Ekitaldiari hasiera José Ignacio Arrietak -Editora del País Vasco 93ko lehendakariak- eta Alberto García Erauzkinek -Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak- eman diote. Lehenengoak “balio erantsia sortzea” izan du hizpide; eta bigarrenak bere hitzaldian esan du “aldaketara irekitako pertsonak, baikorrak, buruargiak ondo jabetzen direla zailtasunez, baina badakitela ziurgabetasunari eta zailtasunei grinaz eta lan gogorraz aurre egitea dela bide bakarra, asmatutako gauzetatik nahiz akatsetatik ikasiz”.

Bilbo, 2013ko abenduaren 17a.  Ekitaldiari hasiera José Ignacio Arrietak -Editora del País Vasco 93ko lehendakariak- eta Alberto García Erauzkinek -Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak- eman diote. Lehenengoak “balio erantsia sortzea” izan du hizpide; eta bigarrenak bere hitzaldian esan du “aldaketara irekitako pertsonak, baikorrak, buruargiak ondo jabetzen direla zailtasunez, baina badakitela ziurgabetasunari eta zailtasunei grinaz eta lan gogorraz aurre egitea dela bide bakarra, asmatutako gauzetatik nahiz akatsetatik ikasiz”.

Horien ondoren, honako beste hauek, bakoitza bere erakundetik, gizarte, enpresa, zientzia-teknologia eta lurralde arloetako erronkei aurre egiteko moduaz aritu dira: José Miguel Erdozain, IK4 Research Allianceko zuzendari nagusia; Joseba Jauregizar, Tecnaliako zuzendari nagusia; Santiago Rementería, Arteche Taldeko Teknologia Zentroaren eta Negozio Berrien Garapeneko zuzendaria; Aitziber Eizagirre, Tumaker-eko industria-diseinatzailea; Gotzon Bernaola, Basque Social Innovation-eko (BSI) ordezkaria eta Innobasqueko programa-zuzendaria; eta azkenik Karmele Acedo, Servicios Sociales Integrados-eko gerentea. Ondoren, bildutakoen artean “La Guía de la Innovación en el País Vasco” (Euskal Herriko Berrikuntzaren Gida) banatua da; Gida hori zazpigarren urtez Estrategia Empresarial-ek egin du, eta oraingoan SPRI Taldearen eta Innobasqueren laguntza izan du.

Honela, Gotzon Bernaolak, BSI eta Innobasqueren izenean, zera azaldu du: gizarte-berrikuntzak gizarte-erronkari aurre egiten diola, “eta aukera bat dela Euskadin bi ardatz hauek -lehiakortasunak eta kohesioak- bat egin dezaten, paraleloan jardun gabe, gure lurraldean bizi den jendea ahaldundu eta gaitzeko jardueren bidez, berrikuntza elkarren artean sortzeko prozesu bihurtuz”. Karmele Acedo, Servicios Sociales Integrados enpresakoa, bere kooperatibatik “gizarte-ahultasunean dauden pertsonen gizarte-premiei erantzun integrala” ematen dieten pertsona berritzaile horietako bat da. Enpresa-erronka oso ikuspegi ezberdinetatik planteatu da, adibidez Arteche Taldearen ikuspegitik, Santiago Rementería-rekin, eta Tumaker-enetik, Aitziber Eizagirrerekin. Rementeríak “estrategia berrasmatzeaz” hitz egin du, merkatu geografiko berri, teknologia berri eta etorkizuneko eskaintza berrien bidez. “2013an, Arteche-ren salmenten erdia azken hamar urteotan sartutako produktu eta zerbitzuei dagokiena izango dela” esan du. Eizagirrek, bestalde, adierazi du berea “3D inprimagailuen enpresa baino zerbait gehiago” dela, “guztion ametsa baita etorkizunean fabrikazio-erreminta aurreratuak erabiltzeko aukera izatea”. Horretarako, “teknologiaren mugak lortzeko” lan egiten dute, “tresna horiek pertsona sortzaile eta enpresa berritzaileen eskuetan jartzeko, gizarte hobe eta iraunkorragorantz aurrera egiteko”.

Bestalde, bi euskal teknologia-zentro nagusiek -IK4 Research Alliance eta Tecnaliak- zientzia eta teknologiaren erronkari ikerketa aplikatuaren bidez egiten diote aurre, eta horri esker negozio-aukera berriak garatzen laguntzen diete enpresei, hau da, ezagutza emaitza ekonomiko bihur dezaten.

Azkenik, eskualde-garapenak badu zerikusirik Euskadiren tamainarekin, eremuz lurralde txikia baita, baina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari ere egiten dio erreferentzia, ezagutzan intentsiboa den ekonomia eta gizarte batean biltzaile eta sortzaile den eragile gisa, horrela merkatu globaletara jotzeko aukera izan dezagun bermez lehiatzeko.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” programan sartzen da, eta ekimen honen bidez, Innobasquek hilero berrikuntzaren protagonistei dei egiten die dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, erakundeen eta hedabideen begiradaren erdian kokatzeko. 

Partekatu albiste hau