Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeak gaur arratsaldean eta aho batez Alberto García Erauzkin (Erandio, Bizkaia, 1960) berretsi du erakundeko presidente izan dadin. García Erauzkinek karguan bere aurretik izan diren Pedro Luis Uriarte eta Guillermo Ulaciaren lana eta ekarpen garrantzitsuak goretsi ditu, eta beren eskuzabaltasuna eskertu die horiei. Halaber, bere esker ona azaldu dio Zuzendaritza Batzordeari, Innobasque zuzentzeko berarengan jarri duen konfiantzagatik.

  • Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeak aho batez berretsi du Alberto García Erauzkin erakunde publiko-pribatuko presidente izateko.
  • García Erauzkinek, Euskalteleko presidentea dena, esperientzia zabala du industria eta teknologia-enpresetan eta zerbitzu-enpresa berritzaileetan, ospe nabarmeneko eta lidergo-gaitasuna duen profesionala izaki.

Prentsa oharra (PDF, 863 Kb)

Alberto Garcia Erauzkin argazkia (1)

Alberto Garcia Erauzkin argazkia (2)

Alberto Garcia Erauzkin argazkia (3)

Zamudio, 2013ko irailaren 30a.  García Erauzkinek hasiera-hasieratik Innobasquerekiko izan duen konpromisoa balioetsi du Batzordeak, 2008az geroztik eta etenik gabe Zuzendaritza Batzordekoa izan baita. Ospe eta lidergo-gaitasun nabarmeneko profesionala, Alberto García Erauzkin Euskalteleko, Euskadiko telekomunikazioetako operadore integrala, presidentea da.

García Erauzkinek ibilbide luzea izan du industria, teknologia eta zerbitzu-enpresa berritzaileetan. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, lau hizkuntza hitz egiten ditu: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa, Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialeko kide da, baita Kontuen Zinpeko Ikuskari-Azterlarien Institutukoa ere.

Bere lanbide-ibilbidea ikuskaritza eta aholkularitza-arloan Arthur Andersen eta Audihispana-n egin du, baita ekonomia eta finantza-kudeaketan ere Heraclio Fournier-en eta Patricio Echevarría korporazioan. 1998az geroztik Euskaltel-en ari da lanean, hasieran Finantza eta Kontroleko zuzendari gisa, gero kontseilari zuzendari nagusi gisa, eta gaur egun (2000 – 2011) presidente gisa.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteordea, APD-Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteko kontseilaria, Novia Salcedo Fundazioko patronatu-kidea eta Euskal Enpresaburuen Zirkuluko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Partekatu albiste hau