Basque Social Innovation (BSI), Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustaturiko gizarte-berrikuntzako euskal partzuergoa, gizarte-berrikuntzan munduan erreferentzia den Social Innovation Exchange (SIX) sarearen administrazio-kontseiluaren bileran izango da lehen aldiz, irailaren 8tik 12ra Seulen (Hego Korean). Basque Social Innovation joan zen uztailean onartu zuten SIXen batzorde betearazlean, bere zuzendaritza-organo nagusian.

  • Basque Social Innovation (BSI), Innobasquek sustatua, gizarte-berrikuntzarekin erlazionaturiko 22 euskal eragilek eraturiko partzuergoa da, eta agenda partekatua bultzatzen du euskal gizarteak aurrean dituen erronkei aurre egin ahal izateko.
  • Social Innovation Exchange (SIX) gizarte-berrikuntzako nodoetan erreferentziazko mundu-sarea da, eta joan zen uztailean Basque Social Innovation euskal partzuergoa sartu zuen bere zuzendaritza-organo gorenean.
  • SIX-en zuzendaritza-batzordea Seulen (Hego Korean) bilduko da bere lehentasunak eta ekintza-plana zehazteko, eta hori SIX 2013 Udako Eskolaren esparruan, hiriek berrikuntzan duten eginkizuna aztertuko delarik bertan.

Prentsa oharra (PDF, 425 Kb)

Bilbo, 2013ko irailaren 6a. SIX-en zuzendaritzan daude, euskal partzuergoarekin batera, Portugalgo Calouste Gulbenkian, Erresuma Batuko The Young Foundation eta Nesta, Cisco AEBetako telekomunikazio-enpresa, Australiako Tacsi, Hong Kong Institute of Contemporary Culture cum MaD Convenor eta Kanadako Social Innovation Generation. Topaketa honen helburua lehentasunak eta baterako ekintza-plana zehaztea da, SIX sarea garatu eta haz dadin mundu osoan, gizarte-berrikuntzaren garapena gauzatzeko bere maila guztietan.

SIXen zuzendaritza-batzordea irailaren 8tik 12ra bilduko da SIX 2013 Udako Eskolaren esparruan; edizio honetan hiriek berrikuntzan duten eginkizuna aztertuko dute, eta beraien tamaina edo neurria garapen iraunkorra bermatzeko. Eskolak arrakastazko hiri-berrikuntzarako tresnak eta ereduak identifikatuko ditu, Europako eta Asiako hirien esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutaraziz. Honela, Korea eta Japoniako hainbat hiritako alkateek parte hartuko dute, Munduko Bankuaren ordezkariek, Nesta Britainia Handiko berrikuntza-agentziak, Seulgo Unibertsitate Nazionalak, Yonseiko Unibertsitateak, Young Foundation edo SIXek, besteak beste. Hizlarien artean nabarmentzekoa da Gorka Espiau, SIX-en enbaxadorea eta Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-eko kidea, eta erakunde hau Basque Social Innovation-eko parte da, honen ordezkari gisa Gotzon Bernaola, Innobasqueko programa-zuzendaria, joango delarik.

Basque Social Innovation, BSI

BSI Innobasquek sustaturiko partzuergoa da, gizarte-berrikuntzarekin erlazionaturiko 22 euskal erakunde publiko eta pribatuk osatua, Euskadin gizarte-berrikuntzako agenda partekatu baten garapena bultzatzen duena, euskal gizarteak aurrean dituen erronkei eraginkortasunez aurre egiteko ildo estrategikoak zehaztu ditzan agenda horrek. Gaur egun hauek dira BSIko partaideak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Eudel, UGT Euskadi, CC OO Euskadi, Confebask, EHLABE, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies, Tecnalia, Sinnergiak Social Innovation, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, MIK, Kutxabank, Reas Euskadi, Novia Salcedo Fundazioa, Deusto Gizarte Berrikuntza, Denokinn, Business Innovation Brokers eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia.

Social Innovation Exchange, SIX

Social Innovation Exchange (SIX) munduko sare independente bat da, egoitza Londresen du, eta udal, eskualde eta nazio mailako gobernuekin, nazioarteko erakundeekin (Europako Batzordea…) eta enpresekin lan egiten duten gizarte-berrikuntzako eragileek osatzen dute, gizarte-erronka larriei egungo gizarteek aurre egiteko duten moduan irtenbide berritzaileak eraikitzeko.

Partekatu albiste hau