Teknologia garbiak aukera handi bat dira gure ekonomian funtsezko industria bat izateko aberastasuna eta enplegua sortzeko duen gaitasunarengatik (15.000 eta 25.000 enplegu kualifikatu artean 2020 arte), jarduera ekonomikoaren ingurumen-inpaktua gutxitzera bideratutako produktuak eta zerbitzuak sortzen dituen errentagarritasunean oinarritutako haren negozio-ereduari esker. Horregatik, Innobasqueko bazkideen sareak SOUTHERN EUROPE CLEANTECH HUB aurkezten du; ekimen horrek enpresa liderrek industria harekin zerikusia duten negozio berritzaileetarako aukera berriak sortu eta garatzeko gaitasunak konbinatu eta konektatzen ditu”.

Hala adierazi du Leire Bilbaok, Innobasque, Berrikuntzako Usual Agentziako Enpresa Berrikuntzako Zuzendariak, zeinek moderatu baitu gaur goizen aditu-panel bat Munichen (Alemania) apirilaren 16 astelehenetik gaur arte egin den Cleantech Forum Europe-n burutuan.
 
  • Iberdrola, Gamesa, Sener, Automotive Intelligence Center eta Mondragon Corporación partaide izan dira gaur goizean, Innobasquek moderaturik, lantzen ari diren proiektu estrategikoak ezagutarazi dituzten aditu-panel batean.
  • Bilboko Guggenheim Museoan kokaturik dagoen Neruako sukaldaria den Josean Alijak indartu egin du Euskadiren irudia polo berritzaile gisara bere gastronomia burutzerakoan jarraitzen duen prozesu sortzaile eko-berritzailearen erakustaldi batekin.
  • Euskadik oinarriak finkatu ditu nazioarteko merkatuan bere burua kokatzeko teknologia garbiak garatu, berritu eta saltzen Europaren Hegoaldeko erreferentziako erregio lider bezala, hau da, SOUTHERN EUROPE´S CLEANTECH HUB bezala.
  • SOUTHERN EUROPE´S CLEANTECH HUB aurkeztu dute Munichen (Alemania) Cleantech Forum Europe-n izan diren nazioarte-korporazioetako inbertitzaile eta goi-exekutibo talde hautatu baten aurrean.

Munich (Alemania), 2012ko apirilaren 18an. Panelean honako hauek parte hartu dute: Diego Díaz, Iberdrolako Arrisku Kapitaleko arduradunak; Javier Bárcena, Gamesako Arrisku Kapitaleko arduradunak; Borja Zárraga, Senereko Energia eta Ingurumeneko zuzendariak; Raquel Piñán, Automotive Intelligence Centereko Nazioartekotze-zuzendariak; eta Eduardo Beltrán de Nanklares, Mondragón Corporacióneko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak; guztiek analisi bat eskaini dute lantzen ari diren hiru arlo espezializaturi buruz: energia efiziente eta garbia, mugikortasun jasangarria eta eko-diseinua ekipamenduetan. Hartara, proiektu estrategikoak ezagutarazi dira, zeinetan parte hartzen baitute enpresa horiek etee, ekintzaile, teknologia-zentro eta sektore publikoarekin batera, hala nola Bidelek Sarearen edo automobil elektrikoaren eta haren birkarga-sarearen kasuak.

Ondoren, Bilboko Guggenheim Museoko Nerua jatetxeko bere lan berritzailearengatik Michelin izar baten jabe den Josean Alija sukaldariak forora etorri direnen arreta erakarri du erakustaldi ikusgarri batekin, zeinean bere gastronomia burutzerakoan jarraitzen duen prozesu sortzaile eko-berritzailea erakutsi baitu. Erakustaldi horrek Euskadiren irudia indartu egin du polo berritzaile eta erakargarri bezala inbertitzaile, enpresaburu, teknologo eta ikertzaileentzat. Gainera, begirada guztiak Hubeko enpresei abegia egin dien standera bideratzea lortu du. Elkartutako exekutiboen artean Euskadin kokaturiko teknologia garbien ehunaren gaitasunen berri ematen duen katalogo bat banatu da.

SOUTHERN EUROPE´S CLEANTECH HUB-eko standak beste 14rekin banatzen zuen gunea, eta haien artean zegoen Finlandia –teknologia garbien garapen berritzailearen eta lehen mailako enpresen bai eta start-upen liderretako bat–. Toki horretan 8 euskal enpresak erakutsi dituzte produktu eta zerbitzu teknologiko berritzaileak. Honako hauek dira: Efficient Home Energy, Orkli, AB Laboratorios, Urban Intelligent, Optimitive, Zigor Corporación, Fagor Ederlan eta Wattio, Cleantech Open Spain 2012ko finalista eta Perseo Sariaren irabazlea.

Atzo asteartez, HBiO Reto XXI eta Bidatek-en txanda izan zen, zeinek Europa guztiko beste 13 enpresarekin batera, “showcase” batean parte hartzeko aukera izan zuten. Bi euskal enpresa horien negozioa hondar-uren tratamendu berritzailean datza eta hala erakutsi dute inbertsioen eta merkatuak irekitzearen bila dabiltzan korporazio handietako inbertitzaile eta gidarien aurrean.

Hitz batean, Euskadik lurralde berritzaile bezala duen fidagarritasun sendoa erakutsi du Alemanian, bere enpresa-, teknologia- eta ekintzailetza-ehun indartsuari esker, eta horrek aukera ematen dio baldintza ezin hobeak izateko Europaren hegoaldeko plataforman lider izateko teknologia garbietan, SOUTHERN EUROPE´S CLEANTECH HUBen, “Cleantech”ekin zerikusia duten negozio berritzaileetarako negozio-aukerak dituen ekarpen-polo batean, izan ere merkatu bat eratzen duen industria da eta, aurreikusten denez, bikoiztu egingo da, harik eta 3,1 bilioi euro 2020an lortu arte, urtean %6,5eko batez besteko hazkuntzarekin.

Merkatu berrietarako irekiera

Cleantech Forum Europe-ra bertaratutakoen hitzaldi desberdinek gauza bat azpimarratu dute: teknologia garbiak hazkuntza betean dagoen sektore bat dela mundu guztian, eta batez ere hedapeneko ekonomiak dituzten herrialdeetan, hala nola Txinan, Indian, Latinoamerikan edo Ipar Afrikan, kutsadura-arazo handiak baitituzte beren industriaren eta hirien garapen neurrigabearengatik, eta haiei erantzunak eman beharrean daude merkatu globalean lehiakide izaten jarraitzeko. Egoera hori negozio-aukera bat bezala aurkezten da Euskadiren aurrean, izan ere merkatuak zabaltzeko aukera du eskaria duten teknologiak garatuz, hornituz eta merkaturatuz, SOUTHERN EUROPE´S CLEANTECH HUB-en kokaturiko enpresen aldetik.

Innobasque eta haren bazkide-sarea, sektore honekin zerikusia duenak negozio-aukera horri ekitea proposatzen dute –eredu sozio-ekonomiko jasangarri berri bat sortzeko gai baita berrikuntzan, teknologietan eta ezagutzaren gizartean oinarritua– lankidetza publiko eta pribatu bateko eredu batekin, zeinek konektatzen baititu guztien gaitasunak, tarteko diren eragileen indarguneetan zentratuz eta negozio globaleko aukeretara bideratuz. Horrela, 2011ko urritik lanean ari dira 19 korporaziok, erreferentziako industria-enpresak, I+G zentroek, inbertitzaileek eta garapen teknologikorako euskarri-enpresek eratutako aditu-batzorde batekin: Iberdrola, Gamesa, Repsol, Mondragon Corporación, Idom, Sener, Ormazabal, CAF, Arteche, ZIV, CIE Automotive, Gestamp, Mercedes Benz, Tecnalia, IK4 Research Alliance, Kutxabank, Deloitte, Ibermaticako Berrikuntzako Institutua eta B+I Strategy. Batzorde hori lankidetzan ari da inbertsio-eragileekin (Seed Capital, Talde, Orza, Ekarpen, Perseo de Iberdrola, Gamesa Venture Capital eta Repsol Nuevas Energías), unibertsitateekin (Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta UPV/EHU) eta puntako ikertegiekin (CIC Energigune, CIC Biomagune, CIC Microgune, CIC Biogune, CIC Nanogune, BC3 eta BCAM).

Innobasqueko bazkideen sare honek lanean jarraituko du kokamendu hau sendotzeko geroko ekintzekin, ETA horiek guztiak I. Clantech Day-arekin hasi zen ekimen baten atalak dira eta etorkizunean proiektu gehiagorekin jarraituko du “hubeko” enpresei aukera emateko beren “know-how” guztia baliatzeko negozio-aukerak sortzen eta merkatu berriei ekiten.

Zer da Cleantech?

Teknologia berriak errentagarritasun ekonomikoa eta ingurumen-inpaktu ezkorra murriztea konbinatzen dituzten negozio-ereduekin zerikusia dute, aberastasuna sortzeko ikuspegi sendoak dituen industria eratuz, zeinek teknologia-energiak barne-hartzen baititu (berriztagarriak, sare- eta biltegiratzearen azpiegiturak eta energia-kontsumoko efizientzia), mugikortasun jasangarrikoak, material berriak, ur eta hondakinen birziklatzea eta kudeatzea, bioerregaiak, negutegi efektuko gasak igortzearen kontrola, nekazaritza jasangarria, etab.)

Partekatu albiste hau