Europar Batzordeak, VII. Esparru Programaren bitartez, 50.500 milioi euro baino gehiagorekin finantzatzen ditu 2007tik 2013 arte I+G-eko nazioarteko proiektuak, arlo guztiz desberdinetan, hala nola osasuna, informazio eta komunikazio-teknologiak, energia, fabrikazioa, mikro eta nanoteknologia, materialak, ingurumena, garraioa edo gizarte-berrikuntza. Orain arte, Euskadin 490 proiektu daude gisa horretakoak, 190,74 milioi euroren balioko diru-lagunztak jaso dituztenak.

  • 179 euskal enpresek parte hartzen dute nazioarteko proiektutan Europar Batzordeak 190 milioi baino gehiagorekin finantzaturik, I+G-ko VII. Esparru Programaren bitartez.
  • I+G+b-a nazioartekotzeak lagundu egiten die enpresei merkatu globaletan kokatzen, eta horrek eragin egiten die haien lehiakortasunari eta aukera ematen die beste ikuspegi batetik aurre egiten egoera ekonomikoari.
  • Innobasquek, Grupo Spri, IK4 eta Tecnaliarekiko lankidetzan, espezialistak prestatuko ditu negozio-aukerak detektatzeko gai direnak I+G+b-ari laguntzeko programa handietan.

Prentsa oharra (PDF, 294 Kb)

Zamudio, 2012ko urtarrilaren 12. Enpresetako I+G+b-aren nazioartekotzea ekintza estrategikoa da, hori burutzen duten enpresei lehiakortasuna hobetzen laguntzen diena, ingurune global batean kokatuz eta horrek aukera ematen die garapen teknologikoen eta ez-teknologikoen lider izaten, merkataritza-ustiapeneko emaitzak hobetzen eta merkatu berrietan sartzen. Testuinguru horretan, enpresek jabeturik egon behar dute Gainera, Europa Batzordeak prozesu mota horiek errazteko sortuko duen hurrengo tresnak, Horizontea 2020k 80.000 milioi euro baino gehiagoko zuzkidura izango du ikerkuntza, garapena eta berrikuntza nazioartekotze-proiektuetara bideratuko direnak.

Deskargatu programa

Laguntza horietara arrakastarekin iristeko, euskal enpresen ehunaren lehiakortasuna hobetzen lagunduko dutenetara, merkatu globaletan haiek kokatuz, Innobasquek I+G+b-ko Nazioarteko Proiektuak Kudeatzeko Ikastaro Aurreratuaren bigarren edizioa antolatu du, zeinek sakontzen baitu adituen espezializazioa, haiek beren antolaerei ikuspen nazioarteko baten ekarpena eginez, aldi berean negozio-aukerak detektatzeko gai izanez I+G+b-a finantzatzeko nazioarteko programa handietan, arrakastadun proposamenak prestatuz, bazkide egokiak bilatuz eta proiektuak egoki kudeatuz.

52 orduko ikastaroa, IK4 eta Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea, Grupo Spri, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiek, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eta Innobasquek emango dute. Arrakasta-kasuak ere aztertuko dira, protagonistek azalduko dituztenak, eta haiek nazioartekotze-prozesuetan partekatuko dituzte ezagutzak.

Ikastaro horretan izena emateko epea, Enterprise Europe Network-ek babestua eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetza duena, urtarrilaren 25ean iraungitzen da. Klaseak Innobasqueko egoitzan izango dira ostiraletan otsailaren 3tik martxoaren 23 bitartean. Informazio gehiagorako: www.innobasque.eus

 

 

Partekatu albiste hau