600 pertsona baino gehiago elkartuko dira bihar, 17:30etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, GLOBAL INNOVATION DAY saioan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta. Ehun minutu aski izango ditugu munduari bira emateko berrikuntzaren bidez. Bertan mundu osoko adituek parte hartuko dute, eta berrikuntzan oinarrituriko aldaketa-prozesuak gidatzen dituzten herrialdeak zertan ari diren azalduko dute; besteak beste, krisiaren ondoren sorturiko egoera sozio-ekonomiko berrira egokitu nahian dabiltza.
Descargar convocatoria

Deitaldia(PDF, 345 Kb)

CONVOCA: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
ASUNTO: GLOBAL INNOVATION DAY
DÍA: Osteguna, 2011ko ekainaren 16a
HORA: 17:15 horas
LUGAR: Bilboko Euskalduna Jauregia
INTERVIENEN: Juan Tomás Hernani, Berrikuntzako idazkari nagusia, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioa

  • Maya Imberg, ekonomialaria eta The Economist-en Inteligentzia Unitateko editorea
  • Ross C. DeVol, Milken Instituteko zuzendari betearazlea
  • Penny Low, Singapur-eko Social Innovation Park-eko presidentea eta sortzailea
  • Richard Tuffs, ERRIN-Europako Eskualdeen Berrikuntza Sareko zuzendaria
  • Pedro Subijana, sukaldaria eta Basque Culinary Center-en Patronatuko kidea
  • Guillermo Ulacia, Innobasqueko presidentea

Oharra hedabide grafikoentzat: 17:15ean hizlariek “photocall” saioa eskainiko dute interesa duten hedabideentzat.


600 pertsona baino gehiago elkartuko dira bihar, 17:30etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, GLOBAL INNOVATION DAY saioan, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatuta.

Ehun minutu aski izango ditugu munduari bira emateko berrikuntzaren bidez. Bertan mundu osoko adituek parte hartuko dute, eta berrikuntzan oinarrituriko aldaketa-prozesuak gidatzen dituzten herrialdeak zertan ari diren azalduko dute; besteak beste, krisiaren ondoren sorturiko egoera sozio-ekonomiko berrira egokitu nahian dabiltza. Ekitaldian, gainera, gizartearen eremu guztietako (kultura, kirol, enpresa, politika, erakunde, hezkuntza, ikerketa, zientzia eta abarretako) ordezkariak izango dira.

Ekitaldia Juan Tomás Hernanik hasiko du; Berrikuntzako idazkari nagusia da Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioan. Ondoren, Maya Imberg ekonomialari eta The Economist britainiar aldizkari ospetsuaren Inteligentzia Unitateko editoreak krisi ondoko egoeran dauden erronkak eta abaguneak aletuko ditu.
Penny Low ere bertan izango da; Singapurreko Social Innovation Park-eko lehendakari eta sortzailea da, eta aldea berrikuntza egiten duten pertsonek ezartzen dutela azpimarratuko du.

Ross C. DeVol Milken Instituteko zuzendari betearazlea eta teknologiaren eta ukiezinen ekonomian aditua da, eta egungoa bezalako ingurunean lehiatzeko eskualdeek beren burua nola prestatu behar duten azalduko du, bere ikuspegitik.

Richard Tuffs ERRIN-Europako Eskualdeen Berrikuntza Sareko zuzendaria da, eta sorturiko egoera berrian Europako beste eskualdeek zer egiten duten kontatuko du

Azkenik, Pedro Subijanak –Basque Culinary Center patronatuko kide, sukaldari eta “Akelarre” jatetxearen jabeak– azalduko du nola lehiakideen arteko lankidetzak, kasu honetan euskal sukaldarien artekoak, erraztu egin duen gure sukaldaritza enpresa-lehiakortasunaren eredu arrakastatsu bihurtzea. Euskal gastronomiaren etengabeko berrikuntzak onura indibidual eta kolektiboak ekarri ditu, eta Euskadiren proiekzioa bultzatu du nazioartean.

Partekatu albiste hau