Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ihobe, SAk lankidetza hitzarmena sinatu du gaur Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, ekoberrikuntza bultzatzeko eta Euskadiren bigarren aldaketa ekonomiko eta sozial handia sustatzeko helburuarekin, aldi berean, garapen iraunkorraren eta enpresa erantzukizun sozialaren oinarrizko printzipioak indartuz.

Firma Innobasque-Ihobe

Hitzarmena Ihoberen
zuzendari nagusi Xabier Cañok eta José María Villate Innobasqueren zuzendari nagusiak
sinatu dute.


Hitzarmena Ihoberen
zuzendari nagusi Xabier Cañok eta José María Villate Innobasqueren zuzendari nagusiak
sinatu dute.

Gaur sinatutako akordioaren bidez,  Ihobek eta Innobasquek bigarren aldaketa ekonomiko
eta sozial handia bultzatzeko konpromisoa hartu dute; Innobasquek Euskadiko berrikuntzaren koordinatzaile eta
bultzatzaile gisa eta Ihobek ekoberrikuntzaren eragile katalizatzaile bezala. Agentziak Euskal
Autonomia Erkidegoko eragile guztiak mugiaraztea eta ingurumena etengabe
hobetzeko lan egitea du xede, betiere Eusko Jaurlaritzaren jarraibideekin,
zuzentarauekin eta garapen iraunkorraren irizpideekin bat etorrita. Hori
guztia, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, bezeroak, kideak eta
kolaboratzaileak gogobetetzearren eta gizarte erantzukizuneko konpromiso sendoa
hartuta.

Ihoberen eta Innobasqueren arteko aliantzaren ondorioz, promozio eta komunikazio
jardueratan parte hartuko dute elkarrekin, baita berrikuntza zabaltzeko eta
ingurumenarekin zein garapen iraunkorrarekin lotutako enpresen eta gizartearen
arteko bestelako ekintzetan ere.

Bestalde, hitzarmenak ekintza eta lankidetza programa bat
biltzen du, berrikuntzaren kontzeptuari lotutako ekintzen inguruan herritarrak
sentsibilizatzeko eta horiek jakinarazteko, Euskadin Sormenaren eta
Berrikuntzaren Urtearen ospakizunarekin bat eginda.

Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik
gabekoa, eta Euskadin alor guztietan berrikuntza koordinatzeko eta bultzatzeko
sortu zuten, baita espiritu ekintzailea eta sormena bultzatzeko ere. Euskadiren
bigarren aldaketa ekonomikoa eta soziala zuzentzea du helburu, berrikuntzaren
alorreko Europako erreferentea izan dadin. Gaur egun, Innobasquek 1.000 erakunde, 1.000
lider
enpresarial, instituzional eta sozial baino gehiago ditu gobernu
organoetan. Era berean, Berrikuntzaren aldeko Euskal Aliantza hamar erakundek
baino gehiagok osatzen dute, eta plataforma horren bidez, berrikuntzaren aldeko
xedeak bateratzen dituzte.

Innobasquek berrikuntza teknologikoa eta ez
teknologikoa sustatzea du helburu, horretarako, espiritu ekintzailea eta
sormena bultzatuta. Helburu nagusietako bat Euskadiko erakundeen eta
ekonomiaren lehiakortasuna gehitzea da, sektore ekonomiko guztietan, eta
Euskadiko gizartearen bizi-kalitatea hobetzea.

Bestalde, Ihobek duela
gutxi 2009-2012 aldirako plan estrategiko berria
aurkeztu die ehun enpresa baino gehiagori Bilbon izan den 2009ko Hornitzaileen
eta Aliantzen Foroan.

Ihoberen
2009-2012 aldirako

plan estrategikoaren arabera, sozietate publikoak kolaboratzaile eraginkorra
izan nahi du Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-helburuak bete daitezen.
Gainera, erakunde aholkulari gisa, eragina izan nahi du, horretarako, Ingurumen
eta Lurralde Antolamendu Sailari, erakunde publikoei, enpresei eta gainerako
eragileei zerbitzuak emanez. Halaber, ekoberrikuntzaren eragile katalizatzaile
izateko Ihoberen asmoa biltzen du
ikuspegi horrek, ezaguerak sortzekoa eta hedatzekoa, eragile guztien jokabidearen
aldaketa oztopatzen duten mugak gainditzeko.

Partekatu albiste hau