Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru izan duen ekitaldian, Gasteizko “Azucarera” eraikinean, Xabier Claramunt-ek parte hartu du, Espazioko lehen Hotelaren zuzendariak

Xabier Caramunt

Gente

Pedro Luis Uriarte


Pedro Luis Uriartek, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lehendakariak, “krisiari begirada etorkizunean jarrita
aurre egiteko aukera historikoa” dagoela azpimarratu du, “Sormenaren eta Berrikuntzaren
Europako Urtea” aurkezteko Gasteizko “Azucarera” eraikinean egin den
ekitaldian.

“Lehenbailehen irten behar dugu krisi honetatik, ukaezina
den ezbeharraren gainetik, egoera honek aukera ematen baitigu Europan eta
munduan lehiarako dugun abantaila areagotzeko”, esan du Pedro Luis Uriartek
ekitaldian egindako hitzaldian.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan
da aurkezpen-ekitaldiaren buru eta amaiera eman diona, eta bere hitzaldian bere
ustetan egungo krisi egoerari aurre egiteko oinarrizko “gakoak” direnak
azpimarratu ditu. Ibar. Ibarretxek, zentzu horretan esan du batasuna, “oinarrizko
estimulua izango dena, malgutasun eta tentsio intelktualarekin”. Aldi berean
azpimarratu du nahitaezkoa dela “erabaki estrategikoei eustea, arlo publiko eta
pribatuaren arteko erabateko uztardurarekin”.

“Azucarera” eraikinean egindako ekitaldian Xavier
Claramunt arkitektoak ere parte hartu du, “Galactic Suite” espazioko
lehen hotelaren egitasmoaren zuzendariak. Claramunt ekintzaile ospetsua da,
Espainiako estatuan itzal handieneko arkitektoetako bat, eta gerorako joerei
buruzko foro askotan parte hartzen duena. Claramunt-ek irudimenaz, sormenaz eta
berrikuntzaz hitz egin du 300 pertsonaren aurrean, Euskal Herriko ekonomia eta
enpresa, kultura eta ikerketa alorretako ordezkariak guztiak. Bere hitzaldian
arkitekto katalanak nabarmendu du “berrikuntza gu geu garenaren zait banaezina
dela, jarrera bat dela funtsean”. Hori horrela, konplexuak alde batera uzteko
eskatu du, nork bere buruan duen indar horrengan erabateko konfidantzarekin

Ezbeharraren aurrean, berrikuntza

Innobasqueko lehendakariak bere hasierako hitzaldian zenbait
trakzio-elementu aipatu ditu, horien gain oinarritu dezakeelarik Euskadik
etorkizuneko estrategia. “Urte askoan arlo publikoa eta pribatua eskutik
helduta aritu dira gure I+G+b inbertsioa Europako batez bestekoaren mailara
jasotzeko, eta 2007an lortu egin dugu hori”, esan du Pedro Luis Uriartek, Eustat-ek
argitara emandako azken datuez baliatuz, aurrekontu-sail horren gehikuntza
berresten baitute. Halaber, Innobasqueko
arduradun nagusiak esan du “Euskadi dela Estatuan 2007an enpresa berritzaile
gehien izan dituen Autonomia Erkidegoa, INEk abenduan argitara emandako datuen
arabera”. Eta gaineratu du: “Epe luzerako lasterketan ari gara, eta helmuga
berrikuntzazko egoera da, eta horrek, gure ahalbideen arabera, etorkizuneko
belaunaldien ongizatea bermatzeko aukera emango digu”.

Pedro Luis Uriarteren iritziz, “maratoi batean ari gara
lasterka, baina tarteko etapak ere arrakasta nabarmenaz ari gara betetzen eta
etapa horiek Innobasque egitasmoaren
bidez daude zehaztuta”. Gaurko ekitaldiak baita ere balio izan du “2008:
Berrikuntza Urtea Euskadin” ekimenaren balantzea egiteko, eta parte-hartzaile
guztien lana aitortzeko, beren konpromiso eta jarduerarekin ekimenaren
arrakastan lagundu dutelako. Horren haritik, Pedro Luis Uriartek jakinarazi du
Innobasquek arrakastaz bete dituela
duela urtebete ezarritako dimentsionatze-helburuak. Izan ere, 1.000 erakunde
daude dagoeneko Innobasqueren
sozietate-masan, eta enpresa, erakunde eta gizarte alorretako 1.000 lider baino
gehiago daude bere Gobernu Organoen martxan inplikatuta. Halaber,
Berrikuntzaren aldeko Euskal Itunak 101 erakunde bildu ditu jada, palanka honen
bidez berrikuntza arloan dituzten helburuak ildo berean jarrita guztiek”.

2008 Berrikuntza Urtearen balantzea

 “2008,
Berrikuntza Urtea” ekimenean 450 eragileren
parte-hartzea izan da, eta horietatik 335ek ekitaldiren bat antolatu dute, 83k
ikastaro edo jardunaldiren batean lagundu dute, eta 32k Berrikuntza Urtea
jendarteratzen lan egin dute.

Eragilerik aktiboenen artean, Innobasquek
bultzatu du “lokomotorra”, 2008. urtean pixkanaka handituz joan dena; 50
eragile baino gehiagok osatu dute, 24
erakundetako
jendea zen eta horien artean banatu da ekitaldien %80 baino
gehiagoren parte-hartzea eta antolaketa.

Guztira, Berrikuntzari buruzko 2.018 ekintza programatu eta gauzatu dira
2008an, eta horietan 140.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute.

2009, ” Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtea”

Gaur arratsaldeko aurkezpena
zabalkunde-programa handi baten abiapuntua izan da, eta horrek Euskadin
jarraipena emango dio 2008an egindako ahalegin handiari. Europar Batzordeak
2009. urtea “Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtea” izatea proposatu du,
jabeturik Europak bere sormen- eta berrikuntza-gaitasuna bultzatu behar duela
arrazoi sozial nahiz ekonomikoengatik. Europar Kontseiluak behin baino
gehiagotan aitortu du berrikuntza funtsezkoa dela Europa gai izan dadin
globalizazioaren erronka eta aukerei eraginkortasunez erantzuteko, eta  horrek biztanle guztien oinarrizko
sortze-gaitasuna indartzea eskatzen du. Bereziki, gaitasuna behar da jendeak
aldaketa aukera gisa har dezan, eta kulturalki askotarikoa den eta ezagutzan
oinarrituriko gizartean berrikuntzaren eta parte-hartze aktiboaren aldeko ideia
berrietara zabalik egon daitezen.

Europako beste urte batzuetan bezala,
informazio- eta sustapen-kanpainak izango dira, baita Europa, estatu, eskualde
eta herri mailako ekitaldiak eta ekimenak ere, giltzarri diren mezuak
adierazteko eta jardunbide egokien adibideei buruzko informazioa jendartean
zabaltzeko. Programa honen hasierako ekitaldia joan zen urtarrilaren 7an izan
zen Pragan, herrialde honek Europako lehendakaritza lehen sei hilabeterako
hartzearekin batera.

Bestalde, Zientzia, Teknologia eta
Berrikuntzako Euskal Kontseiluak Europako Erkidegoaren ekimen hau bultzatzea onartu
zuen abenduko azken bileran. Helburu horrekin, atariko jardueren programa
diseinatu da, eta lagundu nahi duten eragile guztien ekimenak gehituko zaizkie
horiei urtean zehar. Zabalkunde-programa hau kudeatzeko, Kontseiluak
Idazkaritza Teknikoaren ardura eman dio Innobasqueri, horrela jarraipena emanez
2008. urtean (Berrikuntza Urtea Euskadin) egindako ahalegin guztiei.
Euskadirako helburu berezia da euskal gizartea mobilizatzea, gure herrialdeko
errealitate berritzailea ezagutaraztea, sormenaren eta berrikuntzaren balioak
sustatzea eta Euskadi nazioarteko testuinguruan kokatzea. Horretarako,
jarduera-programa koordinatuko du, hor parte hartuko dutelarik erakunde publiko
nahiz pribatuek.

Partekatu albiste hau