Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak gaur Ituna egin du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handia sustatzen elkarrekin lan egiteko helburuarekin.

Firma acuerdo Orkestra

Ituna Pedro Luis Uriartek –Innobasqueko lehendakariak- eta José
Luis Larreak –Orkestrako lehendakariak izenpetu dute


Ituna Pedro Luis UriartekInnobasqueko lehendakariak- eta José
Luis Larreak –Orkestrako lehendakariak
izenpetu dute. Orkestra erakundearen misio edo eginkizuna Euskal Herriko Herri
Administrazioaren, eragile sozio-ekonomikoen eta unibertsitateen jarduera
bultzatzea da lehiakortasunarekin zerikusia duten eremu guztietan.

Gaur izenpeturiko akordioaren bidez, bai Orkestra eta bai Innobasque
buru-belarri lan egitera konprometitzen dira, heziketa edo prestakuntzaren
eremutik, euskal ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau
bultzatu eta garatzeko: Innobasquek, Euskadin
Berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko tresna gisa, eta Orkestrak, eskualde-lehiakortasunaren azterketarako bikaintasunezko
ezagutza-zentro gisa.

Itun honen eraginez, eta aipaturiko
helbururako, Orkestrak lehiakortasunaren
eta horretan eragina duten faktoreen azterketan duen esperientzia edo
eskarmentua jarriko du.

Itun edo akordio honen helburua bi erakundeen arteko
lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora, Euskadiko ekonomiaren
eta gizartearen bigarren eraldaketa handirako
berrikuntza eta
gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan Orkestraren eta
Innobasqueren artean ekintzak garatu
ahal izateko, baita elkarrekin sustapen- eta komunikazio-jardueratan lan
egiteko ere.

Itun honek elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen
ditu; horiek zehaztu eta lankidetza-ildoak ezarriko dira, eta gero Jarduera
Programa espezifikoak.

Orkestra-Lehiakortasunerako
Euskal Institutua Deusto Fundaziokoa da, eta bere misio edo eginkizuna Euskal
Herriko Herri Administrazioaren, eragile sozio-ekonomikoen eta unibertsitateen
jarduera bultzatzea da lehiakortasunaren eremuan, EAEren lehiarako abantailak
indartuz hazkunde sozio-ekonomikoan tasa handiagoak eta bertako herritarrentzat
ongizate-maila hobeak lor daitezen; eta hori ikerketa, prestakuntza,
prospektiba, laguntza tekniko eta ebaluazioaren bidez, eztabaida sustatuz eta
nazioarteko bikaintasun-sareetan parte hartuz.

Innobasque
elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza
koordinatu eta bultzatzeko sortua, baita ekintzailetza-espiritua eta sormena
sustatzeko ere. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomian eta gizartean bigarren
eraldaketa handia gidatzea, eta gure Herria Europan erreferente bihurtzea
berrikuntza gaietan. Gaur egun Innobasquek 800 bazkide baino gehiago ditu.

 

Berria bestelako hedabideetan

www.deusto.es – 2008/12/12

Orka-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bere baliabideak eta ezagupenak ipiniko ditu Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketa handia sustatzeko

Partekatu albiste hau