HSI-People in Cloud aholkularitza teknologikoa, Microsofteko zerbitzuen Gold partnerra eta hodeian aditua enpresa horren ekosisteman, Innobasqueko bazkide egin da. Aholkularitzak, Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan dituen ordezkaritzetatik, erabiltzaileen eta prozesuen produktibitatea hobetzen laguntzen die beste erakunde batzuei, baita enpresaren barnean berrikuntza-esparruak sortzen ere, Microsoften Cloud teknologiak erabilita. Era berean, eraldaketa digitalerako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, tresna hauek baliatuz: Power Platform, aldaketarako prestatzeko eta aldaketa hori kudeatzeko programak eta ITak. Ongi etorri!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago